ALOS QUARTET & AUKERAN "Garden"

7 de Abril de 2017. Kultur Leioa. Leioa /// Bizkaia. 21:00h. 7,50€ / 15€

“Garden” Alos Quartet taldearen azken lana da, artista eta lagunekin, bidaide izan dituztenekin grabatua, hala nola, Oreka TX eta Eñaut Elorrieta. Lan horretan, laukoteak oso modu berezian garatzen ditu bere ibilbidean propio izan dituzten soinu dotorea, intimitatea eta estilo berezi eta eklektikoa.

Gozotasunez proposatutako dantza ezberdinen giro eta erri­tmoei esker (arin arinetik tangora, edo fandangotik vals gozoetara), eta soinu iradokitzaileei esker, ohikoak ez diren tresnei esker lortuak, mundu magikoetan zehar nabigatzeko aukera ematen digute.

Beren zuzeneko aurkezpenean, Aukera Dantza Konpainiako dantzariekin azalduko dira, eta publikoari koreografiarik garaikideenak erakutsiko dizkiote.

Visitas
321
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios