BIBA!: IZARO (LORALDIA: BADOK eguna)

1 de Abril de 2017. BIRA Kulturgunea. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. Doan. Gratis. Free!!

BIBA! Euskal herriko kultura lantzeko eta zabaltzeko konpromesuarekin lan egiten duen bilgunea da. Kultura laborategi bezala eta Bilboko auzoen aktibitateari sarbidea ematen dio, kultura alor ezberdinen ekimenak landuz eta plazaratzen. Musika, argazkilaritza, ikus-entzunezkoa, antzerkia, sukaldaritza, kale artea, margolaritza, literatura... guztiak batuz, bilboko auzoei kolorea emateko presta dago BIBA!

 

Apirilak 1, larunbata. 19:00etan

IZARO (LORALDIA: BADOK eguna)

Mallabiko kantaria azken sasoiko ahots deigarrienetakoa da. Katea ez da eteten eta euskal musikaren sortzaile berriak atea jotzen dabiltza. Izarok ondo ederto islatzen du gaurko paisaia musikala. Formatu txikian aurkeztuko ditu berak sortutako azken kantuak.

Loraldia Festibalak eta Berriak kudeatzen duen Badok musika-atariak euskal musikaren soinu berrien alde egiten dute, aurreko bi edizioetan bezala. Oraingoan, jaialdi txiki baten formatua hartu du Badok Eguna eta hiru kontzertu jarraian plazaratuko ditu egun berean. Gaurko musikaren bihozkadak neurtzeko parada.

 

 

Visitas
407
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios