ZURRUMBILO

3 de Junio de 2017. Diferentes localizaciones. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. Doan. Gratis. Free!!

Zurrunbilo, Parasite Kolektiboak bultzatu duen Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia da. Euskal antzerkia Gasteizera hurbiltzeko eta horren inguruan publiko bat sortzeko asmoarekin jaio da hala nola arlo honekin hiriko euskal kultura onuratzeko.

Baratza aretoa, Oihaneder Euskararen Etxea eta Arte eszena tailerra (TAE) jaialdiaren kolaboratzaileak izango dira hirian dauden espazio ezberdinak arrazoi berdingatik bateratuz. Arte eszenikoen baitan dauden arlo ezberdinetaz arduratzea du helburu jaialdi honek: musika, antzerkia, dantza, poesia… bezalako proposamenei lekua emanez eta horien inguruan bizi den komunitatea indartuz. Ekintzen artean tailerra, ikuskizunak, performanceak, kontzertuak etab. egongo dira Euskal Herrian mugitzen ari diren proposamen garaikideak ikusgai egoteko asmoarekin.

 

 

TAE

Ekainak 1 eta 2. 10:00etan

Bufoi tailerra. Eneritz Artexeren eskutik

Erremoseneako Maxusek bere biloba Aneri beti ipuin bera kontatzen zion. Bi hilabete egin ditu Ikastaro honetan Bufoiaren munduarekiko hurbilpen bat egingo dugu. Baztertuen larruan jarriko gara momentu batez eta ixkina horrek ematen duen prespektibarekin begiratuko dugu mundua. Bufoiak, gizarte onartu eta ofizialarekiko distantzia batetan bizi dira eta izan ere,distantzia horrek ematen die askatasun osoz adierazteko bidea; umorea, amorrua, ironia eta sarkasmoaren laguntzarekin.

Izen ematea: reservas@salabaratza.com

Prezioa: Maiatzaren 19a baino lehenago: 30€. 19a eta gero: 35€

 

 

OHIANEDER

EKAINAK 1. 21:00etan. Doan. Gratis. Free! 

Atte hil aurretik. Beheko Lorraine (Miren Tirapu) Antzerkia

Erremoseneako Maxusek bere biloba Aneri beti ipuin bera kontatzen zion. Bi hilabete egin ditu ordea istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Anek amonaren segida hartu du harategian. Urtero bezala, ihauteriak hemen dira baina aurtengo zintzarri hotsek gogor inarrosiko dute Ane, amonaren ipuinak ezkutuan zeraman esanahia agerian utziz.

 

 

 

BARATZA

Sarrerak aldez aurretik: 6€ lehiatilan: 8€

 

EKAINAK 2. 20:00etan. 

Jadanik hilda. Parasite kolektiboa

Dena Garaziren sabela markatzen duen orbainak taupadaka hasten denean hasiko da. Momentu horretan gogoratuko du. Ospitalea eta Salomeren bisita eta laguntza, jadanik hilda duen amona. Orain Salomek bere laguntza behar du. Garazik berarengana bidaiatzea erabakiko du berari dagokion itunaren partea bete nahian. Posible al du 2017ko emakume batek 1957ko beste emakume bat laguntzea?

Jadanik hilda formatu txikiko antzerki-dantza pieza da. Protagonistaren istorioa eta bere amonarekin izandako topaketa (16 urte hilda daramana) kontatzeko, koreografia, interpretazio, musika bidaigarria eta jatorrizko testuetaz baliatzen den antzezpena da.

 

Plastika. Ixiar Rozas eta Miren Arroitajauregi (mursego)

Plastika lengoaia, ahotsa eta soinutik abiatzen da haien sonoritate, bisualitate eta performatibitatea arakatzeko. Bokal eta kontsonantez betetako kontzeptu aterkia da performatibitatea. Saiatu letraz letra eta ozen esaten minutu oso batean zehar.

Hitzak eta haien sonoritatea materia gisa erabiliz, ahots, hots, fonema, sonema eta monemekin, esanahiatik erritmora eta errimotik esanahiara igarotzen da Plastika.

 

EKAINAK 3. 19.00etan

Hiroshimako zuhaitza. Kabia Teatroa

Bizitzan gehiegi espero izateagatik desesperatutako gizon bat, soka eskutan, bere existent- ziaren azken unearen bila dabil. Adardun gizona dirudien zuhaitz bat tente dago, bakarda- deari omenaldia egin dion estatua baten gisara.Gizon desesperatuak zuhaitz bakarti hartan aurkitzen du bere burua zintzilikatzeko leku aproposa; ez du ez arrosarik, ez hostorik ... ez da heriotzarik loratuko. Gizonak bere bizia emango du hiltzeko; eta zuhaitza bere gelditasunetik aterako da, gizonak bizitzen jarrai dezan.

Urruneko ekaitz baten soinuak sehaska-kanta japoniarrekin nahasten dira, eta tximista bat agertuko da, istorioaren bilakaera irauliko duena.

 

Karramarroa. Dxusturi teatroa (Enertitz Artetxe)

“Karramarroa” Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Iacuben testuetan oinarrituta, Dxusturi teatroak sortu duen bakarrizketa bat da. Testu honetan 40 urte inguruko emakume batek, bere bizipen eta inguruari buruzko gogoe-
tak kontatuko dizkigu mihi zorrotz eta lotsagabe batez.

 

EKAINAK 4. 19.00etan

Mr. Señora. Metrokoadroka

Mr. Señora antzoki bateko oholtzara igo eta publikoarekin hitz egiten hasi da: begiratuak sentitzen diren gorputzei buruzko gogoeta egin du batetik, bizitzaren edozein arlotan inoiz armairutik ateratzeko pausua eman dutenei maitasun deklarazio bat eskaini die bestetik. Umorez, aldarriz, arima probokatzailez.

 

Muskulo kontzertua + Amaiera jaia

 

Visitas
782
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios