VAIVÉN PRODUCCIONES "Erlauntza"

19 de Julio de 2018. Victoria Eugenia . Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 19:00h. 15€

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai...

Asteburu "eroa" izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira... Itziar Atienza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Itziar Urretabizkaia, Getari Etxegarai eta Leire Ruiz dira lan honen protagonista, Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.

Erlauntza, Victoria Eugenia Antzokiak, Gasteizko Antzoki Zaharrak eta Arriaga Antzokiak ekoiztutako lana da Antzerkigintza Berriak programaren barne.

 

18 – 20: 20:00 / 21: 20:00 + 22:30 / 22: 19:00

Visitas
170
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios