KALEKA 2018: Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia

19 de Julio de 2018. Lekeitio. Lekeitio /// Bizkaia. 00:00h. Doan. Gratis. Free!

KALEKA kale-arteetako sorkuntza garaikidearen kondizioekin lerrokatzen da, ingurune lokalean eta parte-hartze prozesuen garapenean eragitea honen helburu nagusietako bat izanez. Honetarako, garatzen den testuinguru politikoan, sozialean eta kulturalean funts eraginkorra emateko bideratuak dauden hiru atal proposatzen dira: KALEKA Ofiziala, KALEKAz Blai eta KALEKA Scratch.

KALEKA Ofiziala sekzioak lan desberdinen laginak, profesionalen formakuntzarako ekintzak eta hiritarrentzako tailerrak jasotzen ditu.

KALEKA Scratchek garapenean edo sorkuntza prozesuan dauden lanak biltzen ditu, eragile kulturalen, artisten eta publikoen arteko elkar sorkuntza-truke erlazionala bultzatzeko asmoarekin.

KALEKAz Blai sekzioak, jaialdiaren ekintza-markoaren barruan sustatzen diren jarduerak urtean zehar testuinguru lokalean jarraipena eduki dezala bultzatu nahi du.

Aurtengo edizioan 450 lan-proposamen baino gehiago jaso dira. Guztietatik gurekin izango diren 22 konpainia eta kolektibo izan dira aukeratuak. Horien artean, Euskal Herritik, Kataluniatik, Madriletik, Extremaduratik, Alakantetik, Holanda, Frantzia, Danimarka edo Portugaletik etorriak. 32 lan baino gehiago antzerki fisikoarekin, objektu-antzerkiarekin, maskarekin, zirku garaikidearekin, musikarekin, funanbulismoarekin edo pirotekniarekin lotuta daude eta hainbat formatu desberdinetan aurkeztuko dira (kontzertu pedagogikoa, erakusketa, performance, instalazioa, tailerrak eta ikuskizunak).

Visitas
123
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios