Leire Gotxi + Willis Drummond + Dj Gatazka

15 de Septiembre de 2018. Lameran. Bermeo /// Bizkaia. 22:00h. Debalde

Egitarau oparoagaz datoz aurtongo Andra Maidxek, portuko txosna giroan, uda kresalez blai bukatzeko. Bariku 7an Soziedad Alkolholika ta Niketz taldeak egongo dira, Kafe Antzokian (15-18 €). Zapatu 8an Xiberoots, Ten & Sun Flower Seed eta Huntza izango dira Lameran (21:00). Domeka 9an Arrantzale Egun alaia da, eta Drindots egongo da gauean. 10an bertso saioa izango da Artza frontoian, U. Alberdi, A. Arzalluz, I. Elortza eta F. PaiarekinMartitzen 11n erriko taldeen kontzertu maratoia egongo da txosna gunean, Etxekalte, Sealed Room, Radio, Nau, Snatzen eta Guerrillarekin. Eguen 13a One Path traperoaren txanda da, Hakima Flissi eta Bermioko Drew eta Sakara raperoekin. Bariku 14ean The Hammer Killers eta Zea Maysek joko dabe Lameran, 22:00tan. Zapatu 15ean Bermioko Leire Gotxi eta Willis Drummond lapurtarrak burutzen dabe kontzertu kartela (22:00). Domeka 16an Santa Eufemia eguneko baserri azokarekin bukatuko dira jaidxek.

Visitas
86
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios