"ON" proiektua Pello Ramirez eta Xabier Zeberiok

17 de Enero de 2019. Olakueta. Berriz /// Bizkaia. 18:30h. Doan
“ON” proiektua
Pello Ramirez eta Xabier Zeberiok abian jarritako “ON” proiektu berria, musika bizi eta ulertzeko antzeko bi modu elkartzearen ondorio da.
Hiru dira proiektuaren zutabe nagusiak:
Batetik, sorkuntzako bide berriak bilatu eta esperimentatzeko beharra, bestetik proposamen instrumental berritzaile eta original bat aurkeztea eta azkenik espreski sortutako konposizioez eta herrialde ezberdinetako folklorean oinarritutako hainbat doinuen errekreazioz osatutako errepertorio atsegin eta anitza eskaintzea.
Pello Ramirez eta Xabier Zeberioren bideak 1998. urten elkartzen dira lehen aldiz.
Urte bete beranduago ALOS QUARTET hari laukotea sortzen dute Francisco Herrero eta Lorena Nun?ezekin batera. Formazio honekin ordundik hona estatuko naiz nazioarteko hainbat artistekin proiektu ugaritan parte hartzeko aukera izan dute. Batzuk aipatzearren; Dulce Pontes, Carlos Nu?n?ez, Los Piratas, Kepa Junkera, Benito Lertxundi, Oskorri eta Waldemar Bastos besteak beste.
Adiskidetasun honen ondorioz sortzen da “ON” bikote proiektu berria. Bertan Nyckelharpa (Erdi aroko Teklazko biola Suediarra) eta akordeoi kromatikoaren elkartzetik sonoritate original eta magikoak sortzen direlararik.
Visitas
48
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios