DEUSTUKO JAIAK 2019: kontzertuak eta programa osoa

16 de Marzo de 2019. Deustuko Txosnak. Bilbao /// Bizkaia. 17:00h. Doan. Gratis. Free!

Martxoaren 15etik 24ra bitartean, festak Deustu hartuko du, hamaika ekintza antolatuekin: kontzertuak eta lehiaketa gastronomikoak, besteak beste.

Martxoaren 15ean,

17:00etan, artisautza azoka zabalduko da

20:00etako txupinak eta pregoiak hasiera ofiziala emango diete aurtengo jaiei. Aurten, Gazte Alai taldea aukeratua izan da Done Petri plazatik pregoia emateko, 2019an 50. urteurrena betetzen duelako. Ondoren, konpartsak eta koadrilak txosna gunera jaitsi eta hauek zabalduko dituzte.

22.00etatik aurrera, Zoroen Kluba eta Gorka Suaia & Ama Rebel taldeak igoko dira oholtzara lehenengo gaua girotzeko.

Martxoaren 16an,

lehenengo txapelketa gastronomikoa izango da Done Petri plazan. Arroza izango da txapelketa honetan ezin faltako den osagaia. Izen ematea 12.00etan izango da, eta plateren aurkezpena eta sari banaketa 15.00etan. Bazkaldu eta gero, 16.30etan, Front Off musika jaialdia egongo da, Deustuko musika taldeen eskutik. DJ Tiki-boomek musika jarriko du 23.00tik aurrera txosnagunean.

Martxoaren 17an,

10.00etan Done Petri plazatik abiatuko den Mendi Martxarekin hasiko da eguna.

12.30etan Mikeldi Dantza taldeak euskal dantzak eskainiko ditu Batasuna Arraizbide taldearen laguntzarekin. Ondoren, 15.00etan ‘makarronada’ egongo da Deustuko koadrilen eskutik.

Martxoarean 18an,

DJ Xaiborrek umeentzako diskofesta eskainiko du txosnagunean 18.30etatik 20.30etara. Amaitu ondoren, Deustuko koadrilen eta konpartsen playback lehiaketa egongo da, eta eguna bukatzeko, Urrats taldeak kontzertua eskainiko du.

Martxoaren 19an,

Beste playback lehiaketa bat egongo da, baina oraingoan umeena, 11.00tatik aurrera. 13.00etan Deustuko emakumeen aurreskua egongo da Done Petri plazan, eta indarrak berrezkuratzeko Bildots jana herrikoia egongo da 15.00etan. Bazkalostean pilotaren momentua helduko da. Alde batetik, Deustuko pilota txapelketaren final handia izango da, eta bestetik emakumeen arteko partida profesionala (Patri Espinar eta Jone Goiri, Maite Iriarte eta Eneritz Arrietaren kontra).

Martxoaren 21ean,

20:00etan, pasa den urtean pregoilari izandako Elorri Bertso Eskolak babestutako bertso saioa ospatuko da Done Petri plazan, eta Igor Elortza, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta aurtengo Bizkaiko txapeldun Onintza Enbeita arituko dira bertsotan; Bertso Eskolako kide Ander Anakabek ere hartuko du parte. Berrikuntza bezala, lehenengo Deustuko Herri Krosa ospatuko da.

Martxoaren 22an,

Plan ezberdinak egongo dira 20.00etan: Kantujira Deustuko kaleetatik; elektrotxaranga Ttek! Taldearen eskutik; eta D-rais eta Las Ojeras de Van Goghen kontzertuak Deustuko Gazte Lokalean. Eguna bukatzeko Haxotzek eta Guatemalatik etorritako Rebeca Lanek joko dute txosnaguneko karpan 22.00etatik aurrera.

Martxoaren 23an,

Erraldoien topaketa egongo da Deustuko kaleetan zehar 11.30etatik aurrera. Ordu horretan, JM Deusto talde zikloturistari omenaldia egongo da ere JM tabernan, bertan Miguel Indurain eta Ruben Gorospe txirrindulari ohiak egongo dira. Eguerdian, txapelketa gastronomikoaren bigarren parada izango da, honetan tomatea izanik osagai nagusia. Berrikuntza moduan, 17.00etan Deustuko lehenengo herri krosa egongo da Munabi kirol klubaren eskutik Botika Zahar parkean. Arratsaldean zehar futbolin txapelketa, suzko zezena, Deustuko fanfarrea eta gazte olinpiadak egongo dira, eta gaueko 12.00etatik aurrera DJ Reimyk girotuko du gaua.

Martxoaren 24an,

Tomatearen erreketa eta hiletarekin. Ondoren, datorren urterako itxaronaldia arintzeko, Havana 537 talde kubatarrak kontzertua emango du.

Larunbatetan eta igandetan diana eta txupina egongo dira Deustuko gaiteroekin 11.00etan. Guzti honekin batera, egun gehienetan hainba kontzertu egongo dira Deustuko taberna askotan.

 

Visitas
256
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios