MugMus Laborategia: Esku Harriak. Oteizaren (H)ariak

24 de Mayo de 2019. San Agustin Kulturgunea. Azpeitia /// Gipuzkoa. 21:30h. 8,10€

Lan honek Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio bat egiten du.

SARRERAK

Mugimenduak eta musikak, batetik, eta nortasun handiko eszenografia xume baina iradokitzaileak, bestetik, eskaintzen dituzten baliabide metaforikoei esker, harrespila (cromlech-a), hutsunea, espazioaren trataera mamitsu eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, "Laboratorio de Tizas" delako bilduma, musika seriala eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Hamaihiru, hitza, haurra etab. bezalako elementuei keinu eginez Oteizaren unibertso zabal eta partikularra gogora ekarri eta berreraiki nahi da. Mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, hitzaren, hotsen, espazioaren trataeraren… harilkatze fin baten bitartez ikuslea oharkabean aipaturiko elementu horietatik guztietatik bidaiaraziko da MugMus Laborategiak eginiko irakurketa propio honen bitartez.

Visitas
48
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios