Arar

21 de Septiembre de 2019. La Fundición. Bilbao /// Bizkaia. 20:00h. 12
Iraila 21 – 22 - 20:00etan –- Antzerkia
Teatro ENSALLE | Vigo
“Arar”

Los Canchales – Lankidetza eta ikerketa eszenikoko topaketak.
“Canchal”, euskarazko “hartxingadi” hitzaren definizioak berak, mendi-magaletako arroka gordailuak diren heinean, sorkuntza prozesua ilustratzen du, benetan garrantzitsua dena gordailua dela adieraziz. Haziak diren gordailuak.
2016 eta 2018 urteen artean, konpainiak bost topaketa burutu zituen beste sortzaile batzuekin elkarlanean. Ensalle konpainiaren beraren lengoaia eszenikoarekin jolasteko helburua izan zuten, gonbidatuen lengoaiarekin elkar eraginean; eta, esperimentu hori, elkarbizitza artistiko moduan, “Canchales” deitu zen. Lankidetza horiek konpainiaren azken lanen sorkuntza prozesuetan sartzen dira.
Arar prozesuan parte hartzera deitutako gonbidatuak Juan Loriente eta Antonio Fernández Lera / Magrinyana izan ziren.
Canchales deituek, topaketa bakoitzari amaiera emateko, Ensalle eta gonbidatuen arteko proposamen eszeniko bateratu bat sortu zuten, Vigoko Ensalle Antzokian ikusleekin partekatua.
Beste kolaboratzaile batzuk: El Canto de la Cabra eta Cambaleo Teatro konpainiak; Mónica Valenciano; Juan Loriente eta Antonio Fernández Lera / Magrinyana.

ARAR. Arar deitu duguna testuinguru argi batean kokatu nahiko nuke. “Zeri buruzkoa da?” galdera errepikatu egiten da denon buruan, baina oraingoan egun bakar bati heltzen saiatuko naiz. Bai, orain proposatzen dudana egun bakar bat da. Egun bat aukeratu dut ausaz, bere kontraesan guztiekin.
Egun bat bere potentzia osoarekin, potentziala, beste edozein egunen moduan.
Hitzak nire buruaren isla izan nahiko du, baina ezin izango du. Inoiz ezin du.
Isiltasunak egun arrunt bateko azken minutua izan nahiko du, lotaratu aurreko hori, hain xume. Hori nahiko du.
Eta egun honen omisioak piezaren mugimendua osatzen du, egun bakarreko gorputzarekin egin gabekoa.
Orain zu, saiatu egun bati heltzen, azken ordu bati (hirurogei minutu horiek, besterik ez). Orain zuk, zatika, hartu egin gabeko hori,
Eta agertu egingo da.
Hitzak salaketa izan nahiko du, eta gorputzak hori, gorputz.

Sorkuntza eta interpretazioa: Raquel Hernández, Artús Rei, Pedro Fresneda
Zuzendaritza, testua eta dramaturgia: Pedro Fresneda
Zuzendaritza laguntzailea: Raquel Hernández
Laguntzaileak: Juan Loriente, Antonio F. Lera/Magriyana
Espazio eszenikoa: Cía Ensalle
Argien diseinua: Pedro Fresneda
Argazkiak: Bieitorei, Elena Váquez, María Acosta
Soinu-espazioa: Pedro Fresneda, David Santos
Babesleak: AGADIC, INAEM eta Asociación de Amigos de Teatro Ensalle elkartea.

Visitas
55
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios