GERNIKAKO JAIAK 2019: kontzertuak / conciertos

15 de Agosto de 2019. Gernika. Gernika-Lumo /// Bizkaia. 22:00h. Doan. Gratis. Free!

Adi, familia! Gernikako Jaiak bueltan daude! Hona hemen kontzertuen informazioa daukazue. Beti prest, beti NOIZen.

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte San Roke jaiak Gernikan. Hain zuzen ere, abuztuaren 10ean ekingo diete Lurgorriko jaiei, Nøgen, The Bon Scott Band eta Tximeleta taldeen musikarekin.

Hilaren 14tik aurrera, berriz, San Juan Ibarra plazan egingo dituzte kontzertuak. Hala, lehenengo egun horretan, Belatz, Kaleko Urdangak eta Oxabi Erromeria izango dira oholtzan protagonista.

Hurrengo egunerako, Lisabö haundiak, The Riff Truckers bertoko heroiak eta Sealed Room iragarri dituzte, eta Roy Ellis, The Mani-Las eta Lowe gonbidatu dituzte abuztuaren 16rako.

Azken bi egunetan ere ez da musikarik faltako. Batetik, Holy Txala, Phill Cambell & The Bastards Sons eta Akerbeltz aterako dira agertokira, hilaren 17an, eta, bestetik, Goizargi eta Habana 537 itxiko du kontzertuen egitaraua, festetako azken egunean.

Eta beste albiste berri on daukagu zuentzat: 11, 14 eta 16an tren bereziak izango dira Bilbo eta Bermeora.

Gora Gernikako Jaiak!

 

 

Visitas
542
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios