FILMAZPIT Aukeraketa Paul Urkijo: "Ma Vie de Courgette"

4 de Diciembre de 2019. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. Doan. Gratis. Free!

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Aurten, berezitasun bezala, zinema munduko bi pertsonek egingo dute filmen aukeraketa. Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak aukeratu ditu lehenengo hiru pelikulak.

Zuzendariak aukeratutako hirugarren filma “Ma Vie de Courgette” ( Claude Barras, 2016, Suitza/Frantzia) da.

Sinopsia:  Courgette (“Kalabazin”) izen arraroa da 9 urteko mutiko batentzat; bere historia zeharo unibertsala da, ordea. Bere ama bat-batean hil ondoren, polizia atsegin baten lagun egin da Courgette: Raymond du izena, eta joan beharko duen harrera-etxera lagunduko dio, bere adineko beste mutiko batzuekin bizitzera. Hasieran, ahaleginduko da giro arrotz eta kontrako horretan moldatzen, baina Raymonden eta bere lagun berrien laguntza behar izango du besteak maitatzen eta haiengan konfiantza izaten ikasteko.

Gilles Paris-en Autobiographie d’une Courgette nobela stop-motion animaziora egokitua, erakutsi izan den zinemaldi guztietan izugarrizko arrakasta izan duena bai publikoaren bai kritikaren artean.

*Adin guztientzat egokia

Jatorrizko hizkuntza: frantsesa

 

 

Visitas
183
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios