MARIE DE JONGH “Ikimilikiliklik” Biraren datak

28 de Marzo de 2020. Euskal Herria. Sin municipio /// Sin provincia. 18:00h. Ezberdinak/Distintos

Marie de Jongh antzerki taldeak urteak darama, haur antzerkia pertsona nagusientzat eta antzerki heldua gaztetxoentzat ekoizten. Oraingoan, keinuzkoa ez den ikuskizuna aurkeztuko du konpainiak bere historian lehen aldiz, Jokin Oregiren zuzendaritzapean, hitza bera beldurrari buruzko hausnarketa bat partekatzeko ezinbesteko elementu dramatikotzat hartuta.

Ikuskizuna Jokin Oregik berak idatzitako Ikimilikiliklik ipuinean oinarritzen da. Marie de Jongh konpainiaren proiektu berri honek neskato/emakume bat du protagonista, haurtzaroan hain zuzen sorginen beldur bazen ere, haietako bat bilakatuko dena. Arriagan estreinatuko da baina Leioan ikusteko aukera ere izango duzu. Gora sorgina pirulinak!

DATAK ETA LEKUEK

-          Urtarrilaren 21 eta 22 BILBOko Arriaga antzokian (estreinaldia)

-          Urtarrilaren 26an LEIOAko Kultur Leioan

-          Otsailaren 1ean HONDARRIBIAko auditorioan

-          Otsailaren 2an Donostiko Victoria Eugenia Antzokia

-          Otsailaren 8an LASARTEko Manuel Lekuona aretoan

-          Otsailaren 9an PASAIAko Donibane Kultur Etxean

-          Otsailaren 15ean HERNANIko Biteri aretoan

-          Otsailaren 16an SANTURTZIko Serantes aretoan

-          Otsailaren 29an BERGARAko Seminarixoan

-          Martxoaren 7an EIBARko Coliseo antzokian

-          Martxoaren 8an ELORRIOko Arriola antzokian

-          Martxoaren 13an BERRIZko Kultur Etxean

-          Martxoaren 14an GALDAKAOko Torrezabal Kultur Etxean

-          Martxoaren 21ean MUNGIAko Olalde aretoan

-          Martxoaren 22an GASTEIZko Principal antzokian

-          Martxoaren 28an ARRASATEko Amaia antzokian

-          Apirilaren 19an ARRIGORRIAGAko Lonbo aretoan

-          Apirilaren 25ean ZORNOTZAko Zornotza aretoan

-          Apirilaren 26an SOPELAko Kurtzio Kultur Etxean

-          Maiatzaren 3an DURANGOko San Agustin aretoan

-          Maiatzaren 6 eta 7 BARAKALDO antzokian

-          Maiatzaren 24an GERNIKAko Lizeo antzokian

-          Ekainaren 7an ANDOAINgo Bastero aretoan

-          Irailaren 25ean LEZOko Gezala aretoan

-          Urriaren 4an BASAURIko Social Antzokia

Visitas
4477
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios