ZINEMALDI ALTERNATIBOA 7+5: 2020 EDIZIOA ONLINE

18 de Septiembre de 2020. Diferentes localizaciones. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 19:00h. Doan. Gratis. Free!

Film guztiak online ikusteko aukera izango duzue, arrazoi ugari medio gaurkotasuna duten 8 dokumental gomendatu nahi izan ditugularik. Hementxe duzue zerrenda eta dokumentalen inguruko informazio zabalagoa topatuko duzue txioan.

Hilaren 18tik 26ra egingo dute 7+5 Zinemaldi Alternatiboa. Hau da, Donostiako Zinemaldiaren egun berean abiatuko da. Koronabirusaren eraginez, formatua egokitu behar izan dute, eta emanaldiak Internet bidezkoak izango dira. Azken urtetako ildoari jarraituz, gizarte gai eta gatazka hainbati buruzko dokumental zein film zerrenda osatu dute. Egitaraua Argia hedabidearen multimedia kanalaren bidez eskainiko dute.

Egitaraua:

  • Irailak 18, ostirala: Hondarrak; erlojupeko desjabetze baten kronika.
  • Irailak 19, larunbata: Barrura begiratzeko leihoak.
  • Irailak 20, igandea: Shockaren doktrina.
  • Irailak 21, astelehena: Lucio.
  • Irailak 22, asteartea: 120 ordu – Euskal Herriaren aurkako tortura.
  • Irailak 23, asteazkena: Ni basatia naiz.
  • Irailak 24, osteguna: Gasteizko Gaztetxea, probatu ez duenak ez daki zer den hau!
  • Irailak 25, ostirala: Gerra Hemen hasten da.
  • Irailak 26, larunbata: Iñigo Muguruza: Paradisu zineman ikusiko gara. Moskuko musikariaren ibilbideaz eta zinemaz solasaldia Fermin anaiarekin. Egunean bertan zabalduko dute.

Visitas
2105
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios