DOKUMENTALA: "Bi urte, lau hilabete eta egun bat"

13 de Enero de 2021. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. Doan. Gratis. Free!

Zergatik sakrifikatuko zenituzke zure bizitzako 2 urte eta 4 hilabete?

Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa baino. Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte.

Filma irudi batetik abiatzen da: preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da. Egun horretan kartzela betiko eraitsia izango da. Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Ziega hartan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete.

Lander Garro zuzendariak, irudi horretatik abiatuta, 1990 hamarraldiko derrigorrezko zerbitzu militarren kontrako mugimenduaren azterketa bat egingo du: politikoa, soziala, eta intimoa. Horretarako, ziegara sartu zen intsumitu hori eta haren hainbat kide erabiliko ditu: horiek denak preso egon ziren, eta gero beren bizitzak berregin zituzten arren, beren baitan intsumitu izaten segitzen dute.

Dokumentala ikusi ondoren solasaldi ba

Visitas
346
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios