Ilaski Serrano, Franck Dolosor y Edurne Azkarate " Hitza lanabes, sarri aldrebes"

24 de Febrero de 2021. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. Doan. Gratis. Free!

Oihaneder Euskararen Etxeak, UEUrekin elkarlanean, eta hainbat eragileren eta erakunderen laguntzarekin euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin esperimentatzeko laborategia jarriko du martxan 2021ean, eta Ahoskera laborategia izango da.

Ahoskera Laborategiaren aurkezpen gisa mahaingurua antolatu da euskara lanabes duten hiru profesionalekin: Ilaski Serrano (Bermeo 1976), Franck Dolosor (Donibane Lohizune, 1977) eta Edurne Azkarate (Oion, 1993).

Lehenengo biak kazetariak, esatariak eta telebistako aurkezleak, eta azken hau Edurne Azkarate, aktorea eta telebista aurkezlea. Hirurak eskarmetu handikoak hitzarekin lan egiten, euska lanabes beren lanak aurrera eramaten.

Imanol Miranda (Azkoitia, 1981) irakasleak egingo du saioaren eta Ahoskera Laborategiaren aurkezpena, eta Jon Sanchez (Altza 1980) kazetariak gidatuko du mahaingurua.

Ahoskera laborategiaren inguruko informazio gehiago hemen.

 

Visitas
390
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios