EZ DOK HIRU & TARTEAN: "Ez dok ero"

9 de Abril de 2021. Teatro Campos. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. 15€/20€

"Mikelote eta Pantxo" bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.

Egun batean Mikelote, "antzerkilari andante" estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskalerrian barna joateko, herriz herri antzeztera, "Euskal Antzerkiak Behar Gaitu" uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.

Informazio gehiago: Tartean Teatroa

 
 
 
Visitas
798
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios