Tranpola antzerki konpainia: "Txilin-hotsak"

16 de Septiembre de 2021. Jardines de Farelina. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 20:00h. Doan. Gratis. Free!

Badatoz bueltan Falerina lorategia umorez beteko duten ikuskizunak: Irri Barra Gauak. Ziklo honen baitan bi saio eskainiko dira aurtengoan; Esti Curielen 35 huts bakarrizketa abuztuaren 26an eta Tranpola antzerki konpainiaren Txilin hotsak mikroantzerkia irailaren 16an. Bigarren honen kasuan, bi saio eskainiko dira, bata, 20:00etan eta bestea, 20:45ean.

Yolik bideari ekin dio txilin hotsez lagunduta. Horiek dira, hutsik dauden kristalezko poto horiek, besterik ez, doan lekura eramango duen gauza bakarra.

Yoli gaixoa!

Ibilbide horretan hainbat gertakari, pasarte, eta komeria biziko ditu gure protagonistak.

Umore absurdoak eztanda egingo du 20 minutuko antzezlan honetan.

Konpainia

Tranpola talde gaztea da (2013, Gasteiz), baina bidean jarraitu nahi du ekinez, ikasiz eta erakutsiz. Tranpolak bertako sortzaileekin gustura egiten du lan (oraingoan Ane Gebara deitu dute proiektuan lan egiteko), eta kolaborazioak ere atsegin ditu (Metrokoadroka kolektiboaren kanpo-begirada). Ateak irekita izatea ere gustatzen zaio Tranpolari, eta horregatik, arte eszenikoen arteko zubiak eraikiz, hazten eta sendotzen ari da.

Talde artistikoa:

  • Antzezleak: Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal
  • Laguntza eta kanpo-begirada: Metrokoadroka kolektiboa
  • Ekoizpena: Tranpola

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira irailaren 9tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
Visitas
419
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios