EUREKA DOMEKA! MICE + UNAI ITURRIAGA + WESTFALIA TXOW SYSTEM + [...]

12 de Septiembre de 2021. Erandioko Malekoia. Erandio /// Bizkaia. 18:00h. Doan. Gratis. Free!

Erandioko Gautxoriak elkartetik idazten dizuegu irailean martxan jarriko dugun EUREKA DOMEKA! kultur zikloaren kartelarekin, eta saio bakoitzari buruzko informazioarekin. Herria biziaraztea, eta euskara plazerarekin lotzea dira gure sakoneko asmoak.

Berezitasunen artean, uretatik lurrera egingo den bertso saioaizango dugu tartean, bertsolariak gasolinoan sartuta arituko baitira kantuan, eta publikoa, berriz, ibaiertzean egongo baita eserita. Lehen lerroko bertsolari eta gai jartzaileekin. UR ETA LUR geratzea da ideia.

Ibaiertzean egingo ditugu saio guztiak; noski, domekatan, eta herriko "malekoian", gasolinoaren geltoki ondoan, beti 18:00etan.

Eta euria eginez gero Altzaga auzoko GazteTxokora eramango ditugu saioak.

EGITARAUA

Irailak 5 MUSIKA

MICE Miren Narbaiza

Ibilbide propio, pertsonal eta indartsua egin du Miren Narbaiza musikariak Napoka Iria bikotea utzi eta bakarkako ibilbidea hasi zuenetik. Pop intimoaren eta rockaren bidegurutzean dabiltzan disko luze eta disko labur bana kaleratu eta taldearekin hamaika kontzertu eman ostean, bakarka ere proposamen sendoa aurkezten du.

 

Irailak 12 MARRAZKETA INPROBISATUA

Unai Iturriaga eta Dani Fano

Paper zuriaren krisiari zuzen-zuzenean egingo diote aurre Unai Iturriaga eta Dani Fano marrazkilariek. Ibilbide luzea dute bi irudigileak hala komikigintzan, gidoigintzan nola bertsolaritzan (ez nahitaez ordena horretan), eta, kasu honetan, bat-batean erantzun beharko diete publikoaren aurrean, Iñigo Astiz kazetari eta idazleak proposatutako gaiei. Ezetz barrerik egin gabe amaitu saioa.

 

Irailak 19 BERTSO SAIOA

Nerea Ibartzabal eta Eli Pagola, Beñat Vidal gai jartzailearekin.

 

Gasolino izeneko txalupatik arituko dira bertsotan Nerea Ibartzabal eta Eli Pabola bertsolariak, eta ibai ertzetik entzungo ditu publikoak. Entzule zein bertsolariak ur eta lur geratzea izango da asmoa, eta Beñat Vidal arituko da gai jartzaile horretarako.

 

Irailak 26 MUSIKA

Westfalia Txou System

Musika da, baina showa da. Showa da baina musika da. Westfalia Txoy System emanaldiak umorea eta musika uztartzen ditu, hainbat abesti ezagunen bertsioak eskainiz. Furgoneta baten gainean igota arituko dira. Eta, horrez gainera, mozorrotu egin behar bada, ba, publikoak jakin behar du musikariek ez dutela arazorik horretarako ere.

 

Visitas
1259
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios