Kartoi Banda osatzeko tailerra

25 de Noviembre de 2021. Sarean Elkartea. Bilbao /// Bizkaia. 18:00h. Musutruk!
Txaranga Urretabizkaia ideia herrikoi honen ardatzean sortu zen: metalezko instrumentuetarako soinu-pieza esperimentalak sortu eta jotzea, baina musika-ezagutza akademikoren beharrik gabe. Orain ideia hori are popularragoa den esparru batera eraman nahi dugu: aspaldi ugariak izan ziren kartoi bandak. Talde hauek festa giroan sorturiko txarangak ziren, eta ugariak ziren batez ere Nerbioi ezkerraldean. Musika instrumenturik ez zutenez, kartoiz egiten zituzten beraienak saxofoi, tronpeta eta bestelakoak imitatuz.

Tailer honen helburua, beraz, kartoi-banda bat osatzea da; kideak eurak arduratuko beren kartoizko tresnak eraikitzeaz (lutheria esperimentala), baina baita banda osoak interpretatzeko moduko piezak konposatzeaz ere, ahalik eta esperimentalenak eta irudimentsuenak baina ahalik eta errazenak kideek jo dezaten. Partiturok, Scratch Orchestra edo Fluxus mugimenduaren erara, jarraibide testual, grafikoak edo marrazkiak izango dira, ez notazio klasikoa. Azkenik, jantzi baten inguruan ere hausnartu eta lan egingo dugu tailerrak iraun bitartean.

Txaranga Urretabizkaiak gidatuko ditu urratsok, 2017tik hona sortu izan dituen 100 partituratik gorako errepertorioa hartuta. Piezok oro interpretagarriak dira kartoizko banda batentzat, eta haien inguruan aritzeak lagunduko die kideei konposizio-ideiak hartzen, baina baita lantaldean aritzen pieza komunak hobetzeko, eraldatzeko eta gainontzeko kideek ulertzeko moduko azalpen eta kode egokiena aurkitzen.

Tailerren egunak: azaroak 4, 11, 18, 25 eta abenduak 2, 9.

Tailerrak Luzatu Gau Irekia programaren barnean antolatu dira, Sareanen eskutik.
Gau Irekiaren egunean, abenduaren 11n, prozesuaren erakusketa egingo da.
Visitas
302
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios