CABELLO/CARCELLER. "UNA VOZ PARA ERAUSO. EPÍLOGO PARA UN TIEMPO TRANS

14 de Mayo de 2022. Azkuna Zentroa. Bilbao /// Bizkaia. 17:30h. Doan, Gratis, Free!

Martxoaren 10ean, osteguna, 17:30ean, Auditorian Paul B. Preciado komisarioaren eta Cabello/Carceller artistaren arteko elkarrizketa izango da // Sarrera dohanik, aurrez izena emanez gero

11:00etatik 20:00etara

2022ko martxoan, Cabello/Carceller (Helena Cabello eta Ana Carceller) kolektibo artistikoaren lana egongo da ikusgai erakusketa-aretoan, hain zuzen, “Una voz para Erauso. Epílogo para un tiempo trans” erakusketa, kontakizun historikoaren eraikuntza eta queer eta trans politika garaikideak harremanetan jartzen dituen proiektua.

Cabello/Carceller-ek Erausoren “erretratu” berri bat egin dute proiektu artistiko honetarako, eta trans pertsonaia berrien galeria batek interpelatzen du. Azkuna Zentroak ekoitzitako ikus-entzunezko lan hau Doxa Produkzioak-ekin filmatu da, Alberto sin Patrón izan da jantzien diseinatzailea eta Mursego arduratu da musikaz.

Horrela, erakusketa erretratuen galeria analogiko-digital gisa eraiki da, non Erausok (bai 1626ko erretratu historikoak eta kopia, bai Cabello/Carceller-en erretratu berria) artisten aurreko lanaren beste irudikapen batzuekin bat egiten duen, besteak beste, lan hauekin: “Autorretrato como fuente” 2001ekoa, “Archivo: Drag Modelos” (2007-prozesuan), “Movimientos para una manifestación en solitario” (2021) eta “Lost in Transition_un poema performativo” (2016).

Erakusketa-proiektua osatzen da jardueren programa publiko batekin, erakusketaren katalogoarekin eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako bisita-tailerren hezkuntza-programa batekin.

AZALPEN-BISITAK (45')

Ostegunero 18:00etan eta 19:00etan / euskara eta gaztelania

Doako sarrera aldez aurretik izena emanda Az Info-n, 944 014 014 telefono zenbakira deituta edo info@azkunazentroa.eus

helbidera idatzita.

Visitas
41560
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios