LIHER

15 de Mayo de 2022. KUBIK ARETOA. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 21:00h. 12€/15€

2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bilakatu zen proiektua, eta egun Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria) ibiltzen dira Liher izenaren azpian. 2016an Hauts izeneko lehen lan luzea argitaratu zuten, 2018an Tenpluak Erre, zeinarekin taldeak rockaren soinu gogorragoetarako bidea hartu baitzuen. Bide honetatik jarraituz 2020an Hemen Herensugeak Daude liburu-diskoa argitaratu zuten, eta 2021eko azaroan Eta Hutsa Zen Helmuga azken lana. Lau lan hauetan zehar rock musikaren adar ezberdinak nahastuz, estilo eta soinu geroz eta pertsonalagoak garatzen joan da taldea, zuzeneko indartsuetan erakusten dutelarik euren aurpegirik sendoena.

Puertas: 20:00h → Actuación 21:00h

Anticipada: 12€ → Taquilla: 15€

Comprar entradas

Visitas
467
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios