Manuel Quintana Martelo

15 de Mayo de 2022. Sala Rekalde. Bilbao /// Bizkaia. 10:00h. Doan. Gratis. Free!

Del 12 de marzo al 03 de julio de 2022

Komisarioa: Juan Manuel Bonet.

Por primera vez se reúnen casi 90 obras, pinturas y dibujos, de la serie Containers. La muestra incluye cuadros, bocetos preparatorios, dibujos y acuarelas de gran escala.  Para la exposición en Sala Rekalde el creador gallego ha producido la obra titulada Ercilla kalea 15, realizada a partir de una fotografía tomada en Bilbao. Este contenedor se expone en el escaparate de Sala Rekalde y está acompañado de sus correspondientes bocetos.

Rekalde Aretoak Manuel Quintana Marteloren (Roxos, Santiago de Compostela, 1946) Containers (2012-2022) erakusketa aurkezten du, MARCO. Vigoko Arte Garaikidearen Museoak ekoitzia.

Lehen aldiz, Containers saileko ia 90 lan, pintura eta marrazki bildu dira. 2012tik artista etengabe ari da lanean sail honetan. Formatu desberdinetako koadroekin batera, erakusketan eskala handiko zirriborroak, marrazkiak eta akuarelak daude, eta erakusten duten multzoak artistaren lan egiteko modua eta euskarri desberdinen aurrean ematen duen erantzuna zehatz-mehatz ezagutzeko aukera ematen digu.

Rekalde Aretoko erakusketarako, artista galiziarrak Ercilla kalea 15 izeneko lana ekoitzi du, Bilbon Ercilla kaleko 15. zenbakian, 2021eko urriaren 25ean, 12:23an, ateratako argazkian oinarrituta. Edukiontzi hori Rekalde Aretoko erakusleihoan dago ikusgai, dagozkion zirriborroekin batera. Barrualdea, bere pieza enblematikoenetako bat ikusiko du bisitariak, Don Tello 19, 2014ko azaroaren 8an, 13:50ean, Gernikako Don Tello kaleko 19. zenbakian ateratako argazki batean oinarritutakoa.

Eskuliburua [PDF]

Visitas
720
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios