BERMEOKO UDABERRI KULTURALA 2022

14 de Mayo de 2022. Bermeo. Bermeo /// Bizkaia. 19:00h. 8€ / Doan

Bus elektrikue antzerki talde eta elkarteak Udaberri Kulturala prestatu du, maiatzean zehar, kultura orokorrean eta zehazki antzerkia bultzatzeko asmoz. Egitaraua kontu eta mimo handiz dago egina, dudarik gabe, beraz haien webgunean begiratzera animatzen zaituztegu, ezer ez dezazuen galdu! Ala ere, nabarmentzen ditugun ekitaldien artean: Horman Posterren Antigone edo ezetzaren beharra (maiatzak 6), Eneritz Artetxerekin Gorputz adierazpen tailerra (mai. 14 eta 15), Bus elektriku taldearen Añenak publikoari (mai. 27) eta familia guztia poztuko duen Motx pailazoa (ekainak 3).
 

Maiatzak 6, 20:00etan

ANTIGONE EDO EZETZAREN BEHARRA Horman Poster

KAFE ANTZOKIAN

22. Donostia Antzerki Saria

 

Maiatzak 14 eta 15

TAILERRA | Gorputz adierazpena

ARRANTZALE MUSEOAN

Ordutegia: 

Maiatzak 14: 16:30etatik 19:00etara

Maiatzak 15: 11:30etatik 14:00etara

 

Maiatzak 27, 19:00etan

BUSELEKTRIKUE:  AÑENAK  PUBLIKOARI

ARRANTZALE MUSEOAN. POZAREN PARKEA

 
Visitas
109
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios