Loraldia 2023. "Sormen ola" tailerra literatura eta kantekin. Joseba Sarrionandia eta Iholdi Beristain.

25 de Marzo de 2023. Bizkaia Aretoa. Bilbao /// Bizkaia. 09:30h. 15€
Joseba Sarrionandia idazlearen literaturaren ibilbidea oso anitza eta oparoa da. Gure kulturaren erreferente handia da. Iholdi Beristain, berriz, labetik atera berria den sortzailea. ETBtik igaro zen eta orain Sarrionandiaren kantak ontzen dihardu.

Tailerrean, Sarrionandiaren poesian oinarrituta kantak egingo dituzte ikasleek.

Euskal Herriko gazteei (16 eta 29 urte bitarteko gazteei) luzatzen diegu gonbita. EHUko Bizkaiko Campuseko ikasleek doan izango dituzte tailer guztiak. Aurretik izena eman behar dute hemen: ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus

Aukera askeko kredituak ere aitortuko dira, egindako tailerren (orduen) arabera.
Visitas
284
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios