IZAN MEDIA: Herri komunikazioko tailerrak

18 de Enero de 2020. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 10:00h. Doan. Gratis. Free!

Urtero bezala, 2020aren hasieran, Izan Media herri komunikazio tailerrak antolatuko ditu Hala Bedik. Aurtengo hitzordua urtarrilaren 18an izango da, Oihaneder Euskararen Etxean.

Tailer hauen helburua, komunikabide handiek jartzen dituzten gero eta traba handiagoei aurre egiteko hazia ereitea da. Herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea eta, bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.

Bideogintzan, irratigintzan, kartelgintzan eta prentsa eta sare sozialen kudeaketan sakontzeko lau tailer eskainiko dituzte Izan Media tailerrak. Oihanederren lehenengo hiru tailerrak jasotzeko aukera egongo da.

  • Bideogintza prozesuan trebatzeko arlo ezberdinak landuko dira. Audioa eta irudiak grabatzeko oinarrizko kontzeptuak ikasi eta tailerretako irudiak grabatu ostean, bideo baten ediziorako gakoak landuko dira. Azkenik, formatu jakin batean esportatu eta sare sozialetan zabaltzeko aukera ezberdinak ikasiko dira.
  • Irratian jarduteko baliabide ezberdinak behar ditugu. Kuña bat nola egin, mahai tekniko bat nola kontrolatu, nola lokutatu… Ahozkotasuna irratigintzan: hausnarketa, teoria eta produkzioa. Ahozkotasunaren gakoak aurkeztu eta ahozko produkzioan barneratuko gara hitza mingainetik mikrora eramanaz. Irrati mahaiaren erabilera: irrati mahai baten funtzionamendua ezagutu eta ahozkotasunean sortutako audioak grabatuko dira (irratian). Audio edizioa: Grabatutako audioak editatzen ikasi, oinarrizko programa baten bitartez.
  • Kartel bat egiten ikasteko tailerra izango da. Kartel bat egiten nola hasi, kontuan hartzeko irizpide ta kontzeptu praktikoak, diseinu grafikorako programa bat nola erabili, eta esportatzeko eta zabaltzeko edota inprimatzeko aholkuak.

Izen-ematea:

Tailerretan parte hartzeko, aldez aurretiko izen-ematea beharrezkoa izango da, www.halabedi.eus/izanmedia helbidean. Azken eguna urtarrilaren 11a da.

Matrikula 10 eurotan da, eta Hala Bediko USBa ere banatuko zaie parte hartzaileei, tailerren eduki teoriko eta hainbat baliabideekin.

Larunbatean, denok  batera bazkaltzeko aukera egongo da, baina horrela zehaztu beharko da formularioan. Larunbateko saioaren ordutegia honakoa izango da:

  • 10:00etatik 14:00ak arte
  • 16:00etatik 19:00rak arte

Izena eman duten pertsonak 9:45etan azaldu beharko dira Oihaneder Euskararen Etxera.

Visitas
428
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios