Qverno+Kohatu (360ºHzuzenean formatua)

18 de Enero de 2020. Kultur Etxea. Berriz /// Bizkaia. 21:00h. 6€(Bazkideak 4€)

Dinero eta The Dirty Pink Ladies taldeetan ibilitako Alain Martinezen Rock proiektu berria da Qverno. Alainekin batera, Ekain Elorza berriztarra (Morgan, Dinero, Cobra, Seiurte), Fer Moreira (Minor Empires, Trono de Sangre) eta Javi Seisdedos (Caboverde, Minor Empires) daude. Pasa dan Martxoan atera dute “Vol I” beraien lehen diska, Rock, Punk, Stoner edo psikodeliaz betetako 9 kantuz osaturikoa. Rockzone, Mondosonoro, Estatuko Rock eta Popular 1 bezalako aldizkarietan kritika bikaina jasoz. Estatuan zehar aurkeztuko dute beraien zuzenekoa, pasioz, indarrez eta abesgai diren melodiaz beteta.

Kohatu orain dela lau bat urte sortutako talde berriztarra da. Hasieran lau taldekide izan arren, hirukote gisa dabiltza gaur egun. Momentuz bost kantaz beteriko maketa bat daukate argitaratuta.
Visitas
182
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios