HUTS TEATROA & ARTEDRAMA: "Atzerrian lurra garratz"

2 de Marzo de 2021. Teatro Arriaga. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. 18€

Artedrama eta Huts Teatroa-ren azken antzezlanaren estreinaldiak poza haundia ematen digu. Atzerrian Lurra Garratz nobedade batzuk dakar. Lehena: zuzendaritza. Amancay Gaztañaga proiektu honen aurrean jartzen da eta Ander Lipus eta Laura Penagos osatzen duten bikotea zuzentzen du. Beste kolaboratzaile bereziak ditugu ere: Miren Amuriza, idazketa laguntzailearen gisa eta Ibon RG musika konposaketan.

Ekintza gau batean gertatzen da. Auroraren gelan. Aurora Tabakaleran aurkeztu behar duen performanzea entsaiatzen ari da. Bapatean dei bat jasotzen du. Ahizpada, Kolonbiatik: Ama, ustekabean hil da. Goizean, Bogotara itzultzeko hegaldia hartu behar du. Hortik aurrera, ikuslea, Auroraren doluaren barne bidaian murgilduko da. Doluak berarekin dakar: amorrua, maitasuna, oihua, mina, negarra, sexua, frustrazioa, barrea...

Minak dakarren dantza horretan pertsonai ezberdinek habitatuko dute bere gela. Kepa, bere mutil laguna; Eusebio, ama, ahizpa, amona...

Errealitatearen eta ametsen munduak nahastuko dira, erritual magikoan.

Sarrerak hemen

Visitas
811
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios