FILMAZPIT: "Dilili à Paris" Michel Ocelot

2 de Marzo de 2021. Oihaneder Kultur Etxea. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 19:00h. Doan. Gratis. Free!

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatuko dira.

Neguko azken filma Dilili à Paris izango da.

Sinopsia: Belle Epoque-ko Parisera eramango gaitu filmak, bertan neskatoen bahiketak argitzen saiatuko da Dilili. Kasua argintzen duen bitartean, garaiko pertsonaia ezagunekin topo egingo du. Adibidez, Lumiere anaiekin, Gustave Eiffelekin, Sarah Bernhardtekin, Gertrude Steinekin edo Marie Curierekin.

Arte-ikasketak egin ondoren, Michel Ocelotek animaziozko zineman lan egin zuen. Hasiera beretik, gidoi eta marrazki propioetan oinarritu da bere lan guztiak egiteko. Kirikou pertsonaiak Kirikou et la sorciére (1998), Kirikou et les bêtes sauvages (2005) eta Kirikou et les hommes et les femmes (2012) filmak egiteko aitzakia eman dio eta zuzendariaren karrerako identitate-marka bihurtu da.

Egin dituen lanen artean, Princes et princesses (2000), Azur et Asmar (2006) eta Les contes de la nuit (2011) filmak ere nabarmentzen dira. Dilili à Paris-ek hasiera eman zion 2018ko Annecy-ko zinema-jaialdiari. Dilili à Paris-ek, Michel Ocelot-en animaziozko azken lanak, Animazio film onenaren Cesar saria lortu zuen.

Fitxa artistikoa

  • Jatorrizko izenburua: Dilili à Paris
  • Urtea: 2018
  • Iraupena: 95 min.
  • Herrialdea: Frantzia
  • Zuzendaritza: Michel Ocelot
  • Gidoia: Michel Ocelot
  • Músika: Gabriel Yared
 
Visitas
304
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios