NOTICIAS

Zineleku 2017: zinema ikasteko udalekuen inskripzioa ekainaren 30ra arte irekita

·
Zineleku taillerren programa bat da, ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako, ekoizpenerako eta emanaldiak egiteko sortua. Aurtengo edizioa uztailaren 23aren eta abuztuaren 3aren artean Gasteizen izango da. Tailerrak, proiekzioak, masterklaseak... Inskripzioa Ekainaren 30ra arte zabalik dago

Hamar egunez, zinema bizi eta arnastuko dute Zinelekun egonaldia egingo duten 18 eta 30 urte arteko gazteek. Horretarako,  KALAKALABeko kideek dozena bat ikastaro atondu dituzte.

Proiektuaren partaideak Gasteizen elkarrekin biziko dira hamabi egunez (uztailaren 23tik abuztuaren 3ra arte), eta bertan zinema lantegiak, profesional zinematografikoen maisu eskolak eta bestelako arte diziplinak emango dituzte, proiekzioak, performance-ak eta kontzertuetan ere parte hartuz.

Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldeko 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat pentsatua dago, betiere zinema eta ikuste-arteetan interesadunak; ikus-entzunezko komunikazioa, Arte Batxilergoa edo Arte Ederretako ikasleak, esaterako.

Ikastaraoak euskaraz egingo dira; hortaz, parte hartzaileek ondo jakin beharko dute. Hona hemen 2017ko Zineleku-ko programa. Onarriak eta izen emateko orria proiektuaren webgunean daude.


Dokumental lantegia.
Irakaslea: Maider Fernández

Soinu lantegia: “TRACKING THE SOUND: Soundtrack-aren artea”. Irakasleak: Luca Rullo eta Xabier Erkizia

Formatu, proiekzio eta aspektu teknikoen inguruko solasaldia. Hizlaria: Leire Apellaniz

Super8 lantegia. Irakasleak: Adriana Vila eta Luis Macias

Gidoi lantegia. Irakaslea: Maider Oleaga

Soinu postprodukzio praktika. Irakaslea: Martín Guridi

Errodaien taldea.

Filmazio plana: Maider Oleaga eta Fina Salegi.

Gidoia: Maider Oleaga.

Filmazioa: Juan Arrosagaray, Maider Oleaga eta Aitor Merino


Proiektuen garapenaren taldea

Produkzioa: Fina Salegi

Tutoreak: Pedro González Rubio eta Aitor Merino

Pitching: Anaïs Desrieux

 

Visitas
643
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios