NOTICIAS

JON MAYA - KUKAI DANTZA | Elkarrizketak deseskaladan

·
Kukai Dantza Errenterian sortu eta kokatutariko konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu, beste arte jarduera zein dantza estiloekin elkarlanak bultzatuz. Haien azkenengo sorkuntzen inguruan berba egiteko aukera izan dugu Jon Mayarekin eta plazer izugarria izan da. Bizitzak beti egingo duelako aurrera eta kulturarik gabe ez dagoelako bizitzerik.; dantza dezagun mundu amaiera!

Zelako poza museoak eta bestelako kultur ekintzak bueltatzen hari direla ikustean, berri txarreko garai ilun honen ondoren. Kukai Dantza Errenterian sortu eta kokatutariko konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu, beste arte jarduera zein dantza estiloekin elkarlanak bultzatuz. Haien azkenengo sorkuntzen inguruan berba egiteko aukera izan dugu Jon Mayarekin eta plazer izugarria izan da. Bizitzak beti egingo duelako aurrera eta kulturarik gabe ez dagoelako bizitzerik.; dantza dezagun mundu amaiera!




Museoekin harreman estua dauka Kukai Dantza taldeak azkenaldian, Bilboko Arte Ederren berriro irekitzea ospatzen duen Txango bat bideo ederra kontuan hartuta. Nolakoa izan da Kirmen Uribek idatzitako bildumaren alfabetoan inspiratutako pieza honen sorkuntza?

Oso esperientzia ederra izan da. Erakusketa eta Kirmenek bertan egindako lana zoragarriak dira. Museoa itxia zela, bertaratzen zen lehenengo ikuslea izatera jolastu gara, gero ikusleari sentsazio hori helarazi asmoz. Dantza, musika eta kantuz egin dugu Kirmenek proposatutako bidea. Zirraragarria izan da, berriro etxetik atera eta horrelako lan bati ekitea.

Margoak ikusteko era ezberdin eta atsegina lortu duzue. Dantzarien mugimendu apartak, fotografia txukunak zein musikak, arte ederrak goratzen ditu. Lan talde bikaina dudarik gabe.

Esperientzia handiko lantaldea da eta elkarrekin lan egitera oso ohitua dagoena. Plazerra da horrela lan egitea, eta azken emaitzan ere igartzen dela iruditzen zait.

Ez al da handitasuna sentitzen arte ederrez jositako galeria huts batean dantzatzean? Nola bizi izan duzue aukera?

Handitasuna baino, batzuetan txitxikitxo sentitzen zara. Artelan eta erakusketa oso potenteak dira, eta hor zaude zu… Baina berrinterpretatzen, jolasten, hasten zarenean distantzia denak lausotzen dira. Lan berezi eta eskertuak dira horrelakoak.

Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN) harrapatu zaitugu, A puerta cerrada egonaldi artistikoaren sormen prozesuan murgilduta. Zertan datza konfinamenduaren dantza pieza hau? Noiz eta nola egongo da ikusgai?

Itxialdi garaian gogoeta asko egin dugu, jende aurretik desagertuta gure papera zein izan behar zuen, nola helarazi genezakeen gure lana, nola jorratu genitzakeen artetik eta dantzatik plazaratu diren konflikto berriak… Gogoeta hauek guztiak hainbat proiektutara bideratu dira; Iruñeako MUNen egiten ari garen hori da horietako bat. Trilogia bat da; ikus-entzunezko bi sorkuntza izango dira emaitza (ekainak 12 eta 19an estrenatuko direnak), eta zikloa bukatzeko emanaldi bat egingo dugu antzokian (azken hau urrian) .

Bi hilabeteko itxiera kulturala eta gero, proiektu berri hauek konfinamenduaren amaiera argitsua iragartzen dute (oraingoz gutxienez). Bestelakorik Kukai Dantza taldearen ortzimugan?

Proiektu hauek balio izaten ari dira aktibitatera itzultzeko eta taldea aktibo mantentzeko. Baina gure proiektuari eutsi ahal izateko emanaldietara bueltatzeko beharra dugu. Edukiak lantzen ari gara, ekaina amaieratik emanaldiak emateko prest egoteko. Erronka gertukoena uda izango da, eta herrietan gure edukiak aurkeztea. Udazkenetik aurrera, martxan ditugun birekin jarraitzea da asmoa.

Agertokietara igotzeko prest? Edo irrikitan, hobeto esanda.

ZORATZEN!

(A)normaltasun berrirako desira bat.

(A) hori lehenbailehen desagertzea.

NOIZ acelera la desescalada con una nueva revista / Deseskalada bizkortzeko NOIZ berri bat daukagu

Volver a vernos las caras, a reflexionar, a disfrutar y vivir la magia de las artes en vivo. Desde NOIZ os invitamos a compartir esta revista digital, a bucear entre los enlaces y a seguir manteniendo la llama viva. Esta nueva revista que brilla en tu dispositivo favorito viene con un montón de buenas nuevas noticias: los directos van volviendo a nuestra vida. Tratemos de arrancarlo.

Azkenean heldu da berriro elkartzeko, hausnarketak egiteko eta goxatzeko garaia, artea eta kulturaren zuzeneko magia sentitzen dugun bitartean. NOIZ Agendatik gure ekaineko aldizkaria partekatzera gonbidatzen zaitugu, bere orrialde digitaletan zehar nabigatzen duzun bitartian. Zeure pantailan distira egiten duen ekaineko NOIZ-a berri onez josita dago: zuzeneko ekitaldiak (zorionez!), elkarrizketa kulturalak, musika, eszena eta gauza pilo gehiago.

 

Visitas
797
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios