NOTICIAS

"Lubaki lainotsua"-n barrena eramango gaitu ATX Teatroaren azken ikuskizunak

·
Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea eta trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak dira ATX Teatroa-ren azkenengo obra honen gai nagusi batzuk. Egonaldi artistikoak Azpeitian, Maulen, Igorren eta Errenterian egin ostean, Lubaki lainotsua urriaren 15ean estreinatuko da Azpeitiako Soreasu Antzokian. Artikuluaren amaieran bira osoko datak utzi dizkizuegu, ez galdu!

Belaunaldien arteko talkea. Zahar eta barriaren arteko komunikazinoa, norberaren bizitza balioan jartzea eta trantsizino naturalearen aurkako eta aldeko argudioak dira ATX Teatroa-ren azkenengo obra honen gai nagusi batzuk. Egonaldi artistikoak Azpeitian, Maulen, Igorren eta Errenterian egin ostean, Lubaki lainotsua urriaren 15ean estreinatuko da Azpeitiako Soreasu Antzokian. Artikuluaren amaieran bira osoko datak utzi dizkizuegu, ez galdu!

Izen gabeko gerrearen lubaki batean, soldadu beterano bat dago bakarrik; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dagoz batailarik, ezta etsairik be. Bat-batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko dauan gutuna ailegatzen jako postari gazte baten eskutik. Javier Barandiaran, Maren Basterretxea eta Miriam K. Martxante dira antzezlan honen protagonistak, Ximun Fuchs-en kanpo begiradarekin.

Historian zehar gure arteko jakinduria bide desbardinetatik burutu egin da. Gehienetan ahozko transmisioaren bitartez. Jakinduria horren transmisioak hil ala biziko garrantzia du, izan ere, ez dira bakarrik kontzeptu praktikoak zabaltzen, baizik eta etika bat, ikuspegi bat, ikusteko eta interpretatzeko modu bat. Kasu guztietan oztopo natural bat egon da, ekidinezina eta behar beharrezkoa. Belaunaldien arteko talka.

Proiektu honen helburua gatazka honen garrantziaz jabetzea da. Kriterio diferentzia honi esker, munduak aurrera egiten du, lehengo jakinduria horren zaharkitutako kontzeptuak baztertuz eta belaunaldi berrien sakrilegioak onartuz.

Lan taldea osatzeko taula gainean egongo dira Maren Basterretxea berritxuarra, Miriam K Martxante eibartarra eta Javi Barandi donostiarra. Taldea handitu egin dugu oraingoan, eta argiztapen zuzendaria Ion Chavez izango da, musika-zuzendaria Gartxot Unsain, irudien arduraduna Ezequiel Dawson, argazkilaria Ainhoa Resano; ikus-entzunezkoak Panaramaren esku egongo dira eta jantzigintza Marodi Sorkuntzakoek egingo dute.

Ikuskizunari dagokionez publiko gazte-heldu orokorrari zuzenduta egongo den areto-ikuskizun honetan drama eta umorea uztartuko ditugu pil-pilean dagoen belaunaldien arteko talkaren inguruan hitz egiteko.

Urritik aurrera Euskal Herriko hamaika herritan egongo da ikusgai:

2021/10/15 Soreasu Antzokia, Azpeitia

2021/10/121 Arriaga Antzokia, Bilbo

2021/10/24 Santa Ana Antzokia, Oñati

2021/11/18 Biteri Kultur Etxea, Hernani

2021/11/25 Antzoki Zaharra, Donostia

2021/11/26 Antzoki Zaharra, Donostia

2021/12/03 Kurtzio Kultur Etxea, Sopela

2021/12/11 Berrizeko Kultur Etxea, Berriz

2021/12/12 Frontoia, Markina

2021/12/18 Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria

2022/01/14 Zornotza Aretoa, Zornotza

2022/01/16 Amaia Antzokia, Arrasate

2022/01/22 Lasarte Aretoa, Igorre

2022/01/28 Lonbo Aretoa, Arrigorriaga

2022/02/06 Gezala Aretoa, Lezo

2022/02/10 Lekuona Fabrika, Errenteria

2022/02/18 Aita Mari Antzokia, Zumaia

2022/02/19 Torrezabal Kultur Etxea, Galdakao

2022/03/04 Bastero Kulturgunea, Andoain

2022/04/1 Sozial Antzokia, Basauri

2022/06/10 Muxikeberri, Getxo

Visitas
787
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios