NOTICIAS

MAREAK JAIALDIA JUPITER JON + PERLAK + KHEA ZIATER + ...

·
Urriaren 15era arte, abangoardia eta tradizioa batzen dituzten hainbat arte-diziplinatako ekimenak eskainiko ditu Bermeon egingo den Mareak Jaialdiaren bigarren edizioak. Guztira, eszenatoki ezberdinetan egingo diren zortzi ekitaldi kulturalekin (kontzertuak, hitzaldiak, kontaketak eta proiekzioak) gozatzeko aukera izango dugu Mareak jaialdian.

Urriaren 11n, martitzenean, Edorta Jimenez idazle mundakarraren kresal gustuko itsasoko kondairak ‘Haizeari berbetan. Itzalak eta hegalak’entzuteko aukera izango dugu 19:00etan Aita Guria baleontzian. Sarrera dohainik izango da. Egun berdinean, Beleza Malandra Ateneo Kulturalan 21:30ean Tau (Islandia/ Venezuela/ Berlín) taldearen kontzertua izango dugu. Kontzertu honetan buruaren bidaia batean murgilduko gara soinu psikodelikoekin. Sarrera 3 euro izango da. 

Urriaren 12an, eguazteneanNestor Basterretxea aretoan ‘Searching for the wrong eyed Jesus’ pelikula britainarra ikusteko aukera eskainiko du Marea Jaialdiak 19:30ean. Sarrera doan izango da.

Urriaren 13an, eguenean, euskal kulturan eta folklorean aditua den Juan Antonio Urbeltzek ‘Del carnaval a San Juan-simetría de la fiesta’ hitzaldia eskainiko du 19:00etan Arrantzaleen Museoan.  Urbeltzek aratusteaz hitz egingo du, euskal herritarren ikuspegitik, eta udako solstizioaren inguruko ospakizunekin duen harremana azalduko du. Sarrera doan izango da. 

Eguenean ere Nueva Yorkeko bi neska eta mutil batek osatutako Boy Toy taldearen kontzertuaizango da Beleza Malandra Ateneo Kulturalan 21:00etan. Hauek, pop melodia bikainak tartekatuta garajeko R&R sortzen dute. Sarrera 3 euro izango da. 

Urriaren 14an, barikuan, Malmö Ziater-en film eszenikoa ikusteko aukera izango dugu BermeokoKafe Antzokian 21:00etan. Sarrera 6 euro izango da. 

Urriaren 15ean, zapatuan, 12:30ean Neonymus proiektu musikal bereziarekin disfrutatzeko aukera izango dugu Arrantzaleen Museoa bezalako eszenatoki paregabean. Neonymus proiektuak paleolitotik modernitatera bitarteko soinu paisaiak birsortzen dituzte eta ametsezko tokietara eramango du ikus-entzulea, emoziozko momentuak sortuz. Sarrera dohainik 

Egun berdinean gaueko 22:00etan Jupiter Jon (Irun), Perlak (Zarautz) eta Petra (Donostia) taldeen kontzertuak izango ditugu Bermeoko Kafe Antzokian. Kontzertuen sarrera 5 euro izango da. 

 

Visitas
708
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios