NOTICIAS

ARTEDRAMA & DEJABÚ PANPIN LAB. “Francoren Bilobari Gutuna”

·
Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela, Artedrama (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) eta elkarrekin sortu zituzten “Errautsak” eta “Hamlet” antzezlanak. Batasun honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio; euskarazko teatroari.

Artedramak eta Dejabú Panpin Laborategiak batu egin dira berriz eta estrenaldi berri bat dakarkigute. Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan.  Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Bira osoa www.franco.eus-en

URRIA

   31 LUHUSO. Harri Xuri

AZAROA

   2 GASTEIZ. Principal Antzokia

   4 AZPEITIA. Soreasu Antzokia

   9 DONOSTIA. Gazteszena

   10 DONOSTIA. Gazteszena

   11 DONOSTIA. Gazteszena

   12 DONOSTIA. Gazteszena

   13 DONOSTIA. Gazteszena

   17 BILBO. Arriaga antzokia

   18 LEIOA. Kultur Leioa

   19 DONIBANE. Le Vauban

   26 LARRESORO. Herriko Gela

 ABENDUA

   1 IRUÑEA. ENT-NAE

   3 SENPERE. Larreko Kulturgunea

   4 HONDARRIBI. Itsas Etxea 

   6 DURANGO. San Agustin Kulturgunea

   9 SOPELA. Kurtzio Kultur Etxean 

   11 MARKINA. UNI Frontoia 

   16 ZUMAIA. Aita Mari

   17 OTXANDIO. Gimnasioa

   18 ATAUN. Herri Antzokia

 URTARRILA

   13 GERNIKA. Lizeo Antzokia

   15 ORERETA. Niessen Aretoa

   20 ZORNOTZA. Zornotza Aretoa

   22 OÑATI. Santa Ana

   27 BASAURI. Social Antzokia

   28 BERRIZ. Kultur Etxe

   29 ARRASATE. Amaia antzokia

 OTSAILA

   10 ZARAUTZ. Modelo Aretoa

   12 VILLABONA. Gurea Antzokia

   16 SANTURTZI. Serantes aretoa

   17 ARRIGORRIAGA. Lonbo aretoa

   19 IRURITA. Damaso Zabalza Bilgunea 

   24 ELORRIO. Arriola antzokia

MARTXOA

   4 AZKOITIA. Baztartxo antzokia

   11 HERNANI. Biteri Kultur Etxea

   12 ATARRABIA. Kultur Etxea

   24 BIARRITZ. Colisée

   31 HENDAIA. Mendi Zolan  

 APIRILA

   22 AULESTI. Frontoia

   28 TOLOSA. Leidor antzokia

MAIATZA

   5 ERMUA. Ermua Antzokian

Visitas
1392
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios