NOTICIAS

GARI & MALDANBERA "Estutu" diska aurkezpena Donostin

·
Gariren egitasmo berriaren zuzeneko aurkezpen honetan, urtetan jasotako esperientziaren ondorioa ikusiko da. Urte mordoa eman baitu Garik formatu ezberdinetan bere lanak aurkezten eta, oraingo honetan, Maldanbera deritzan formazio klasikoarekin agertuko da eszenara. Abenduak 26 Donostiako Victoria Eugeniako eszenatokian.

Berdin du nork sortzen dituen, abestiak beti dira behar dituenarenak. Gariren disko berria entzuten duen edonork igarriko du, ordea, Garik berak ere behar zituela kanta hauek oraingoan. Hiru hamarkadako ibilbidearen ostean zazpi pop kanta eder hauen bidez aurrera begira jartzeko beharra sentitu du musikariak; bultzada horretatik sortu da diskoa, eta etorkizunerantz lerratuta igar daiteke horregatik diskoa. Lambchop, The National, Portishead edo Lou Reed “Estutu” diskan daude. Ez galdu aukera.

Sarrera erosi.

Visitas
729
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios