NOTICIAS

KRESALA DANTZA TALDEA " ZERUKO Konstelazioen Drama Koreografikoa”

·
“ZERUKO: Konstelazioen Drama Koreografikoa”, Kresala dantza taldearen ikuskizun berria izango dugu maiatzaren 6ean Victoria Eugenia antzokian, 20:00etan.

Dozena bat euskal gaik osaturiko  dantza- bilduma teatral txiki bat dugu hau,  non askotariko dantzak agertzen dira. Estetika koreografiko berezian eginda, poetika bisualaren mundu magikoan sartuz, ZERUKO, dantza tradiozionalen ikuspegi berritua du. Dramatizatutako narratiba berri baten barruan, gorpuztuak eta maitasuna, tragedia eta pasioa nola ikusten ditugun erakusten du, erreferentzia unibertsalak diren mito eta kondaira handiak oinarri.

Dantza egitaraua, hamabi obra berri hauek osatzen dute: Beltxarga zuria; Faunoaren labirintoa, Babiloniar biribila, Bufoi eroa, Janto, Agoteen erromantzea, Hiru damatxo, Ageda, Ürrütiko khantoria, Zelaietako loreek, Ternua, eta Errautsak garizumakoa.

Visitas
675
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios