NOTICIAS

2018ko Bilboko Zirkuitua ATX Teatroren "Fakiu" antzezlana hasiko da

·
ATX Teatro antzerkiaren ekosistema konpainia ganberroenetarikoa da eta gaur Bilboko Zirkuituaren inaugurazio jaia antolatu du. Urtarrilaren 12an etor zaitez Bilborock aretora 2018 urteari "Fakiu" esatera

Fakiu antzezlanak gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, bildurra eta, zelan ez, biolentziari buruz hitz egiten du. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira honeek. Eurei esker bizirauten dogu Historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiakaz partekatzen doguzan tresnak. Ezin izango genuke bizi euretariko bat kentzen badeuzkue, ez ginateke bete-beteak izango.

Emanaldiaren ondoren, Zarzaparrila bluegrass punk estiloan joko dute.

 

Visitas
541
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios