NOTICIAS

Feministaldia jaialdia #okerrak lelopean ospatuko da Tabakaleran

·
Abenduaren 10etik 15era Feministaldia ospatuko da Tabakaleran, Plazandreok-en ekimenez, egun kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izateko helburuarekin. Aurten #okerrak lelopean ospatuko da, foku berezia jarriaz bazterretan, besteengan, hegemoniatik ihes egiten duten horiengan.

Abenduaren 10etik 15era egingo dute Feministaldia, XIII. Kultura Feminista Jaialdia Tabakaleran, eta #okerrak izango da leloa. Emakume sortzaile, ekintzaile etabarrek sarri aditu behar izan dute okerretik doazela, lan eta sorkuntza okerrak egiten dituztela. Horregatik, aurten, bide okerrak hartutakoei, identitate, leku jatorria, emakume, gorputz edota arte eta sorkuntza okerrei eman nahi izan diete protagonismoa.

Horien artean Azahara Ubera eta Saioa Olmo artistak, Brigitte Vasallo idazle eta ekintzailea, Iratxe Retolaza literatura kritikaria eta ikertzailea, Maialen Lujanbio bertsolaria, Xiana do Teixeiro zinema zuzendaria edota Txakur Gorria sormen kolektiboko kideak daude.

Adi bertsioen kontzertuari, Zorrak deitua, Anari, Mursego, Birkit edota MICE artisteekin Bukowski aretoan. Aupa neskak!

Hona hemen Feministaldia jaialdiko 2018ko egitaraua:

EGITARAUA

Abenduak 10, astelehena
17:00-20:00
TXAKUR GORRIA: Identitate okerrak. Iruditegia zabaltzeko praktika artistikoak txertatu hezkuntzan
Lantegia (Lantegia Aretoa, 3. solairua). Izen ematea Tabakalerako webgunean

Abenduak 11, asteartea
17:00-20:00
SAIOA OLMO: Identitate okerrak. Iruditegia zabaltzeko praktika artistikoak txertatu hezkuntzan
Lantegia (Tabakalerako 3. solairua). Izen ematea Tabakalerako webgunean

Abenduak 13, osteguna
18:30
XIANA DO TEIXEIRO: Tódalas mulleres que coñezo filmearen proiekzioa eta zuzendariarekin solasaldia
Zinea 1 Aretoa

20:00
ITSASO RAMONAK: Lodiaktibismoa, baztertuon ertzetako feminismoa eta porrot zein, arrakasten kudeaketa
Hitzaldia, Z aretoa (EU)

21:00
MAIALEN LUJANBIO: rr
Emanaldia, Z aretoa (EU)

Abenduak 14, ostirala
18:30
IRATXE RETOLAZA: Literatura feminista euskal kulturan: asmo zuzenak, bide okerrak?
Hitzaldia, Z aretoa (EU)

20:00
AZAHARA UBERA BIEDMA: Zinneke. Archivo bastardo
Hitzaldi performatiboa, Z aretoa

21:00
TXUS GARCIA: Ama! Begira zelako andre arraroa!
Performacea, Z aretoa

Abenduak 15, larunbata
11:00
NEREA BARJOLA: Alccàser kasua eta sexu-terrorearen konfigurazioa komunikabideetan.
ANA BURGOS GARCÍA: Gaua, jaia, drogak eta indarkeria sexualak.
Mahaingurua, Zinea 1 aretoa

13:00
UXUE ALBERDI: Bertsoraino
Hitzaldia, Zinea 1 aretoa (EU)

17:00
TXUS GARCIA
Zoroa, Sorgina eta ispilua: Bidaia queer bat, tarotaren 22 arkanoetan barna.
Hitzaldia, Z aretoa.

18:30
BRIGITTE VASALLO: Disney maitasunak, Snuff hausturak
Hitzaldia, Z aretoa

21.00
ZORRAK. Bertsioen kontzertua
ANARI
MURSEGO
SAIOA
LOREA ARGARATE & INES OSINAGA
BIRKIT
MICE
+EZUSTEKO BAND
+DJ SET
Le Bukowski

 

Visitas
50
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios