NOTICIAS

Atlantikaldia 2019 edizioan Nathy Peluso, The Skatalites eta Oreka TX & San Salvador arituko dira, besteak beste eta muxutruk!

·
Errenterian zorionez daude hilabete honetan, sei urte bete baititu Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdiak. Aurten (berriro ere), izugarrizko kontzertu kartela prestatu dute, noski bestelako ekintzak ahaztu barik eta itsasoa, geurea, atlantikoa, bihotzetik oso hurbil izanda uneoro: Nathy Peluso, The Skatalites, Oreka TX & San Salvador, Abdul and gang eta askoz gehiago!

Errenterian zorionez daude hilabete honetan, sei urte bete baititu Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdia. Aurten (berriro ere), izugarrizko kontzertu kartela prestatu dute, noski bestelako ekintzak ahaztu barik eta itsasoa, geurea, atlantikoa, bihotzetik oso hurbil izanda uneoro. Hemengo izaera eta nortasun gazia dauka Atlantikaldia festibalak eta hori gustuko dugu, baina gehien gustatzen zaiguna musikak ekitaldian daukan garrantzia da, itsas elkarrizketen bidez taldeak batuz eta soinu berriak sortuz. Erne ibili beraz atondu duten kartel eklektiko izugarriari!

Nathy Pelusoren jazz latinoa (21); The Skatalites erritmoan pongoa egiteko aukera (20); Oreka TX & San Salvadoren txalaparta polifonikoa (21), Abdul and the gang Pariseko suburbioetan jaiotako gnawa funkarekin (20), Mambe & Danochilangoren hibridotasuna, boodoo musikari tributua eginez Bénin International Musical taldea (21), La Mare, Kosta Kostov, Maren, Sara Sozaya eta askoz gehiago. Guztia ezta txanpon bakar baten truke, muxutruk!!

Zorionak eta eskerrak hainbat kolore jartzeagatik eta asteburuko plan ederragatik!

Gora marea biziak eta urte askotarako! 

Visitas
220
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios