NOTICIAS

ZU! 'Zaldi Urdina' antzerki obra Euskal Herrian zehar biratuko da urria eta abendu bitartean

·
Iparraldean estreinatu ondoren, Artedrama, Axut! & Dejabu Panpin Laborategiaren antzezlan berria Gazteszenan aurkeztuko da bihar, urriak 23. Hortik aurrera, euskal lurraldean zehar arituko dira gogoz, beraz ez galdu label antzerkia ikusteko aukera paregabea. Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Amets, honen arreba bihurri eta goxoak, ikerketa gauzatuko du anaia berreskuratzeko.

Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela, Artedrama, Axut! eta Dejabú Panpin Laborategia eta elkarrekin sortu zituzten Errautsak, Hamlet edo Francoren bilobari gutuna antzezlanak. Batasun honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio.

Aurten, Zaldi Urdina aurkeztuko dute eta urrian Donostian hasiko dira. Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Heroina urdina izeneko droga hartzearen ondorioz hil denez gero, polizia Aingeruren bila dabil, droga-saltzailea delakoan.

Amets, 22 urteko gaztetxeko neska bihurria eta bizimodu osasuntsua duena, Aingeruren arreba da. Honek amona Karmen eta udaltzain izandako Simonekin batera ikertzeko erabakia hartuko du. Poliziak baino lehen aurkitu eta abokatu ona lortu nahi du nebarentzat, baina astebeteko epea baino ez dute, Aingeruk 18 urte bete aurretik.

Ez galdu antzezlan hau ikusteko aukera, urri, azaro eta abendu bitartean kriston bira egingo dute Euskal Herrian zehar. Beraz, aukeratu zure gustukoen lekua ta zatoz dastatzera eusko label antzerkiaren pieza berria! Kaka pila!!

Sarrerak hemen!! Ikuskizunak bideo azpian, erne ibili!

Ikuskizunak

URRIA

11. Luhuso (estreinaldia)

15-16-18-19. Angelu

23-24-25-26-27. Gazteszena

AZAROA

1. Azpeitia

7. Arriaga Bilbo

9. Barakaldo

12. Hernani

13-14. Iruñea

15. Oñati

17. Orereta

19. Gasteiz

22. Gernika

23. Larresoro

30. Markina-Xemein

ABENDUA

1. Sopela

13. Hendaia

20. Lasarte-Oria 

 

 

Visitas
316
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios