NOTICIAS

Huhezinemaren XIII. edizioa martxoaren 25etik 27 izango da, online eta mundiala!!!

·
Sorpresaz beteta dator Euskal Film laburren Huhezinema 2020 online jaialdia: proiekzioak, hitzaldiak, zozketak, Filmin plataforman kanala.. Birtualera moldatu ahal izateko, aldaketa batzuk egin dira programazioan, Twitch, Youtube eta Instagram bitartez jarraitu ahal izango da norberaren etxetik, baita bozkatu ere! Sail ofizialaz gainera, Mursego, 'Napardeath' film ganberroa, Paul Urkijo eta askoz gehiago.. Egitaraua eta linkak hementxe!

Hilabete batzuk lanean jardun ondoren, aurtengo Huhezinema jaialdiaren egitarau osoa presentzialki egiteko lotuta zeukatenean iritsi zen ditxosozko ezustekoa, gure bizitza aldatu duen koronabirusa. Zalantza, bilera, telefono dei eta birplanteamendu askoren ondoren, jaialdiarekin aurrera egiteko apostua egin dute eta bihotzez eskertzen dugu hori, familia!

Kostata baina hasiera batean iragarritako datak mantenduko dira: jaialdia martxoaren 25ean, asteazkenean, hasiko da eta 27an, ostiralean, bukatu. Jaialdia bertsio birtualera moldatu ahal izateko, aldaketa batzuk egin dira programazioan. Aurtengo jaialdiaren online eskaintza, Twitch, Youtube eta Instagram bitartez jarraitu ahal izango da norberaren etxetik. #etxeangeratu ekimenarekin bat eginez, sorpresaren bat gehitu da, denok etxetik elkarrekin disfrutatu ahal izateko. Azpian, aurtengo egitaraua.

Aldaketaren bat gertatuz gero, jaialdiaren sare sozialen bidez joango dira informazioa eguneratzen. Aurreko edizioetan bezala, ikusleen partehartzea sustatu nahi dute, horregatik ikuslearen saria online bozkatuko da. Streaming saioen aurretik eta bitartean nola bozkatu azalduko da. 

Gainera, Filmin streaming plataforma eta Huhezinema jaialdiaren artean kolaborazioa gauzatu dutela iragarri dute. Egun hauetan hilabete baterako 20 harpidetza zozketatuko dituzte haien sare sozialetan, berrogeialdia zinema independenteenarekin entretenigarriagoa egiteko asmoz. Eta martxoaren 28tik aurrera, Filminen Huhezinema jaialdiaren kanala aurkeztuko dute. Apirilaren 28a arte online disfrutatu ahal izango dira Huhezinemarekin harremana duten luzemetrai eta film labur sorta ederra.

EGITARAUA

Asteazkena 25 

17:00 – Mursego (musikari eibartarraren hitzaldia musikari gisa zinemarekin egindako kolaborazioetaz. Amama, Akelarre edo Arzak filmen soinu banden sortzailea)

20:30 – Napardeath (Napardeathek (2019), Ataun of the Dead trilogia ixten du, Katihotsak Logia Kultur Elkarteak 2012an Ataun of the Dead filmarekin hasi eta 2014an jarraitu zuten Joxean’s hil ebenekin)

22:00 – Sesion golfa (Beldur eta Fantasiazko film laburrekin streaminga. Huhezinemaren aurreko edizioetako hautaketa eta Donostiako Fantasia eta Berdurrezko Jaialdiaren nazioarteko harribitxiak). 

Osteguna 26 

11:30 – MU Ikasleen Saila I (Mondragon Unibertsitateko Ikus- entzunezko Komunikazioa Graduko Ikasleen film laburrekin streaminga eta ikusleen botoa)

17:00 – Paul Urkijo (Errementari pelikularen zuzendariak, fantasia eta beldurrezko zinemaren inguruko masterclass bat emango du bere filmaren sormen prozezuan murgilduz) 19:00 – Instagramen zuzenean kontzertua: Idoia Begiaga

20:30 – MU Ikasleen Saila II (errepikapena) 

Ostirala 27 

17:00 – Sail Ofiziala (finalisten emanaldia streamingean eta ikusleen botoa)

20:00 – Sari banaketa

20:30 – Instagramen zuzenean itxiera pintxada: DJ AZGaubela

Visitas
590
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios