NOTICIAS

Oihanederren uda arteaz beteko da '2020ko udatea, egarria asetzeko kultur edatea'ri esker

·
A ze poza! Badira ia lau hilabete Oihaneder Euskararen Etxean aurrez aurreko azken jarduera egin zutenetik. Poliki-poliki normaltasun berrira egokitzen hasi dira ekainean eta urtaroko egitaraura egin dute salto. Bertan beste urte batzuetan jorratu dituzten jarduerak berriztu dituzte (Gasteiztarrak Arraun The World, Kortxeak & Krispetak, Irri barra gauak...), eta bestetik, proposamen berriak jorratu ditugu, egoera berrira egokituz. Farelina tabernan elkartuko gara!

Badira ia lau hilabete Oihaneder Euskararen Etxean aurrez aurreko azken jarduera egin zutenetik. Poliki-poliki normaltasun berrira egokitzen hasi dira ekainean, eta horren ondorioz hilabeteko egituratik urtarora salto egin dute. Oihanederren proposamenak uda osora begirakoak izango dira hortaz: alde batetik, beste urte batzuetan jorratu dituzten jarduerak berriztu dituzte (Gasteiztarrak Arraun The World, Kortxeak & Krispetak, Irri barra gauak...), eta bestetik, proposamen berriak jorratu ditugu, egoera berrira egokituz.

Uda, udara, udaldia y udatea: Kultur Udatea Oihanederren

Uda, udara, udaldia edo udatea, urtaro berari deitzeko lau modu ezberdin. Aniztasuna dutelako gustuko, sei arlo ezberdinetan antolatuko dituzte proposamenak hurrengo hiru hilabeteetan: lehiaketak, deialdiak, filmak, kontzertuak, antzezlanak eta familia jarduerak. Udate honi hasiera garai honetan Oihanederren izan ohi dugun lehiaketa batekin emango diogu: Arraun The Basque’s World - Argazki-hizki lehiaketa izango duguekainaren 20tik aurrera, udako urtaroan sartzearekin batera. Lehiaketa honen 6.edizioa izango da aurtengoa. Izena aldatuta dator (lehen Gasteiztarrak Arraun The World zena), izan ere, aurtengo oporrak gutariko askok Euskal Herrian pasako ditugunez, lehiaketa moldatu eta mundu osoko argazkiak jaso beharrean, bertako gaiez berdinetako irudiak jaso nahi ditugu, euskaldunen munduan zehar “arraun” eginez, eta argazkietan islatuz.

Deialdiei dagokienez, 2019tik martxan izan dugun Batera: kultur proiektuak elkarrekindiru-laguntza deialdia ixteko momentua izango da. Badira sei hilabete deialdi honetako irabazleak beren proiektuak gauzatu ahal izateko lanetan hasi zirela, eta ekaineko azken egunean aurkeztuko dizkigute: bi liburu berezi (Bizimundua eta Tinta eta grafito artean: musak) eta dokumental baten trailerra (Erroak). Aurtengo deialdiaren datak iragarriko dira aurkezpenean bertan.

Musika berriak Farelina tabernako gauetarako

Bigarren deialdi bat ere izango dugu: uda honetarako antolatu duten berrikuntzetako bat izango da Egin Leku!, urtean zehar Falerina tabernan igande arratsaldetan jotzeko plaza musikari hasi berriei eskaintzen dien deialdi irekia. Proposamenak bidaltzeko epea uztailaren 1ean irekiko da eta 27rarte egongo da zabalik (biak barne). Kontzertuak irailean hasiko dira, eta bi hileko maiztasuna izango dute.

Ikus-entzunezkoen atalean, Kortxeak & Krispetak zikloaren edizio berri bat antolatu dute. Uztaileko asteazken guztietan iluntzeko 19:00etan emango dira musikari handiei buruzko filma dokumentalak, baina aurten kulturunearen barrualdean egin beharko dugu, ORTUÑO aretoan, kanpoan egiteko baldintzak izugarri korapilatu direlako COVID-19a dela-eta. Horrez gain, eta jaialdiari bukaera emateko, kontzertua antolatuko da Falerina lorategian.

Ostegun iluntzetan, berriz, umorea, Irri-barra gauetako saioekin ilunabarrak irribarrez beteko dira Oihanederren: aurten 3 saioz osatutako egitaraua osatu dugu (uztaila,abuztua eta iraila) eta aktore euskaldun eta ezagunak gerturatuko dira. Egoerak uzten digun neurrian, Falerina lorategian kontzertuak antolatuko ditugu. Baldintzak aztertzen ari dira eta taldeekin hitz egiten.

Eta etxeko txikienekin ahaztu gabe, iraileko lehen asteetan Dona-dona katona egitarauaren baitan txikienak hazteko eta nagusienak gaztetzeko jolasak eskainiko ditu Txatxilipurdi elkarteak. Aniztasuna eta adin tarte ezberdinei zuzendutako egitarau oparoa. Oraindik ere lanean dihar dute jarduera hauetako batzuk guztiz ixteko, eta Oihanederren webgunea izango da eguneratuta egongo dena behin betiko informazioarekin.

A ze poza! Hace casi cuatro meses que tuvo lugar la última actividad presencial en Oihaneder Euskararen Etxea, pero la familia gasteiztarra ha sabido adaptarse a la nueva realidad y este junio presenta programa trimestral para salpicar el verano con sus actividades habituales (Gasteiztarrak Arraun The World, Kortxeak & Krispetak, Irri barra gauak) y también con otras propuestas renovadas y adaptadas a esta etapa post covid 19.

Uda, udara, udaldia y udatea: de cómo disfrutar de un verano cultural en Oihaneder

Uda, udara, udaldia y udatea, en euskera cuatro formas diferentes de llamar a la misma estación. A nosotras y nosotros también nos gusta la diversidad y organizaremos nuestras propuestas en seis áreas diferentes durante los próximos tresmeses: concursos, convocatorias, películas, conciertos, obras de teatro y actividades familiares.

Daremos comienzo a esta progrmación veraniega con un concurso que solemos organizar en Oihaneder en esta época: Gasteiztarrak Arraun The World. Un concurso fotográfico a partir del 20 de junio, con la entrada en la estación estival de verano. Será la sexta edición de este concurso, pero este año tendrá un nuevo nombre: Arraun The Basque's World. El cambio se debe a que como muchos/as de nosotros/as pasaremos las vacaciones en Euskal Herria, en lugar de adaptar el concurso y recoger fotografías de todo el mundo, queremos recoger imágenes de diferentes temas de nuestro país, haciendo "arraun" por el mundo de los vascos, y reflejándolo en fotografías. 

En cuanto a las convocatorias, desde 2018 tenemos en marcha la convocatoria Batera: kultur proiektuak elkarrekin, y junio será el momento de cerrar la convocatoria del 2019. El último día de junio nos presentarán dos libros especiales (Bizimundua y Tinta eta grafito artean: Musak) y el trailer de un documental (Erroak). En la misma presentación se anunciarán las fechas de la convocatoria de este año 2020.

También tendremos una segunda convocatoria: una de las novedades que hemos organizado para este verano será Egin Leku!, una convocatoria abierta que a lo largo del año ofrecerá una nueva plaza donde actuar a músicos recién iniciados para tocar los domingos por la tarde en nuestro centro cultural. El plazo de envío de propuestas se abrirá el 1 de julio y estará abierto hasta el 27 de julio (ambos inclusive). Los conciertos comenzarán en septiembre y tendrán una periodicidad bimensual.

En el apartado audiovisual, hemos organizado una nueva edición del ciclo Kortxeak & Krispetak. Todos los miércoles de julio a las 19:00 horas se proyectarán los documentales sobre grandes músicos, pero este año tendremos que hacerlo en el interior del centro cultural, en la sala Ortuño, porque las condiciones para hacerlo fuera se han complicado con el COVID-19. Además, el festival finalizará con un concierto en el Jardín de Falerina. 

También tendremos teatro y monólogos de humor. Irri-barra gauak llenará de sonrisas los atardeceres en Oihaneder. Este año hemos completado un programa de 3 sesiones (julio, agosto y septiembre), y contaremos con actores euskaldunes de renombre. 

En la medida en que las circunstancias nos lo permitan, organizaremos conciertos en el Jardín de Falerina. Estamos analizando las condiciones y hablando con los grupos. 

Y sin olvidarnos de los/as más pequeños/as de la casa, durante las primeras semanas de septiembre la asociación Txatxilipurdi ofrecerá juegos para educar a los/as más pequeños/as y rejuvenecer a los/as más mayores dentro del programa Dona-dona katona.

Visitas
607
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios