NOTICIAS

Bueltan dira Iparragirre Rock Elkarteko kontzertuak, gozatzeko eta inoiz ez joateko

·
Zorioneko dira Gernikan, kuraiaz jositako kultura eragileak baitituzte. Iparragirreko udazken eta neguko egitaraua ikusita, badirudi bertan denbora pila pasatuko dugula, aurtengo (a)normaltasun berri eta deserosoari musikaren bidez aurre egiteko: Joseba Lenoir & Mice, Ikarass, Liher, Ezpalak, Bulego, Cecilia Payne, Arima eta Dead Bronco dira egoera honen 'errudunak'. Egitarau osoa eta sarrerak zeure laguntxu agendan!

Zorioneko dira Gernikan, kuraiaz jositako kultura eragileak baitituzte. Iparragirreko udazken eta neguko egitaraua ikusita, badirudi bertan denbora pila pasatuko dugula, aurtengo (a)normaltasun berri eta deserosoari musikaren bidez aurre egiteko.

Urritik hasita, programazio ederra osatu dute urte bukaerarte eta sarrerak laster agortzen hari dira, adi egon beraz! Urriak 25 domekan, Mice eta Joseba Lenoiren txanda izango da (sarrerak agortuta); Ikarass taldearen post metala urriak 30ean egongo da entzungai (agortuta).

Azaroan zehar, Liher izango da eszenatokira igotzen lehena (azaroak 7an, baita ere sarrera agortuekin) eta Ezpalak eta Bulegoa kontzertu bikoitza eskainiko dute 20an. Urtea merezi duen eran agurtzeko, Cecilia Payne eta Arima taldeek kontzertua eskeiniko dute abenduaren 12an eta Dead Broncoren folk beltza 19an.

Esan bezala, interesa izan ezkero azkar ibili eta erosi sarrerak hemen! Ez galdu Iparragirreko merchandisina, Gernikako rock elkartea babestu eta laguntzeko beste modu ederra gainera! Hemen azpian egitaraua, kartela eta haien hitzak:

Betiko ez joateko, bagatoz. Hau da musika eta kultura babestu eta laguntzeko modu bakarra. Martxan jarri behar dugu, gelditu nahi ez badugu. Gure proiektuak bizirik irauteko bide bakarra da kultura martxan jartzea, bai bideragarritasun ekonomiko aldetik, baita gure helburu nagusia den eskualdean musika zabaltzeko helburu horren bidean ere. Iparragirreko taldeak martxan daude, baina eszenatokirik ez badugu, ez gara ezer. Guk gurea zabalduko diegu hainbat talderi, eta, nola ez, zuei: ikusle, laguntzaile, musikazale eta lagunei. Kulturak behar zaituzte, Iparragirrek behar zaituzte. Gozatu musikarekin!

EGITARAUA

URRIA

Urriak 25

LENOIR & MICE. 12:30 h. (10€ + gastuak)

Urriak 30

IKARASS (agortuta). 20:30 h. (8€ + gastuak)

 

AZAROA

Azaroak 7

LIHER. 20:30 h. (12€ + gastuak)

Azaroak 20

EZPALAK + BULEGO. 20:30 h. (10€ + gastuak)

 

ABENDUA

Abenduak 12

CECILIA PAYNE + ARIMA. 20:30 h. (10€ + gastuak)

Abenduak 19

DEAD BRONCO. 20:30 h. (10€ + gastuak)

Visitas
591
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios