NOTICIAS

Astra Gernikak ederrenari nola eutsi erakutsi digu bere kriston egitarauarekin!

·
Astra martxan dago eta egongo da. Bertan batzen eta antolatzen den komunitatea garaiotara egokituta dabil sortzen. Ahal delako, beti ahal da, beti dago egiteko modu bat; egin dezagun bidea arrakalen artean, eutsi diezaiogun ederrenari. Ez galdu antolatu duten egitaraua anitza: Zinema Paradiso, kontzertuak, dantza, liburu aurkezpenak, barikutxu musikatuak eta askoz gehiago. Eutsi borroka kulturalari, familia!
Astran martxan dago eta egongo da. Bertan batzen eta antolatzen den komunitatea garaiotara egokituta dabil sortzen. Ahal delako, beti ahal da, beti dago egiteko modu bat; egin dezagun bidea arrakalen artean, eutsi diezaiogun ederrenari. Eutsi diezaiogun bizitzari, elkartzeari, kulturaz gozatzeari, borrokari, sormenari, elkartasunari, amets egiteari! Eutsi diezaiogun ederrenari!
 
Hementxe 2021ko urtarrilerainoko egitaraua eta behean kartelak, ezer ez galtzeko! Eutsi borroka kulturalari, familia!

Azaroko egitaraua

Azaroan zehar, Astrako zineforum klubak, Zinema Paradisok, And then we dance (azaroak 11 eguaztena) eta Pájaros de verano (azaroak 25 eguaztena) filmak proiektatuko ditu. Musikari dagokionez, hiru kontzertu potente ikusteko eta disfrutatzeko aukera izango dugu, Barikutxu Musikatuak zikloaren barruan: Sara Zozaya-ren azkeneko lana (I) (azaroak 13an); Amorante-ren sentikortasun ederra (azaroak 20) eta bukatzeko Iker Lauroba eta beste urtaroak udazkenari kantu eginez (azaroak 27).

Abenduko egitaraua

Urte arraro honi merezi duen amaiera emateko, abenduan Zinema Paradisok eguaztenak poztutzen jarraituko du, abenduak 9an The wicker man filmarekin eta abenduak 23an (urteurrena baino justo lehenago!) galiziar piromano baten inguruko O que arde zinta interesgarriarekin.

Musikari dagokionez, Barikutxu musikatuak sekretuak izango dira, edo gutxienez oraindik ez dakizkigu gonbidatuak, baina ziur gaude kristonak izango direla, ederrenari eusten jarraitzeko. Dena den, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera abenduaren 11an eta 18an izango dugu.

Eszenarako tokia ere badago, abenduak 4an Tribiz, baserri galdue antzelanarekin eta 18an Ziomara Hormaetxe-ren Ahotsak memoriaren inguruko dantza piezarekin. Uxue Alberdi-ren liburu aurkezpena ere, abenduak 16 eguaztenan. Horrez gain, Gernikatik mundura dokumentalaren emanaldia azaroak 17 eguenan eta Okupazioren 15. urteurrena ospakizuna abenduak 24an, gabonak (ez) ospatzeko modu zoragarria!

Urtarrileko egitaraua

2021. urtea nolakoa izango den ez dakigu, baina zorioneko gara urte berria agurtzeko Kafea eta galletak izango baititugu Astran, urtarrilak 2, zapatuan; Bertso afaria urtarrilaren 8an eta kontzertu bikoitza 23an, Habi eta Etxekalte taldeen eskutik.

Visitas
634
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios