NOTICIAS

Gernikako Lekuek 2021 Festibalak sua jarri eta gu izango gara musikaren barrikada!

·
Gernikako Lekuek mundu amaiera aurreko azkeneko euskal musika festibala izan zen eta, aurten, 2021-eko lehenengoa bilakatuko da, pospoloa piztuz martxoaren 13 eta 21-a bitartean. Vulk, Rita Payés, Elle Belga, Rüdiger, Teksuo, Labana, American Folk Singer, Tashakor, Aiama & Aneguria, Knives, Azken Sustraiak, Feline eta Euskatalites taldeek sua berpiztuko dute eta Astra, Iparragirre eta Lizeoa-n egingo ditugu barrikadak. Ez galdu Iban Sainz Jaio-ren grafika ederra ezta argitaratu duten komunikatu-gutun intimoa ere. Itzelak zuek!

Argazkia @oierelo

Gernikako Lekuek mundu amaiera aurreko azkeneko euskal musika festibala izan zen eta aurten, 2021-eko lehenengoa bilakatuko da, pospoloa piztuz martxoaren 13 eta 21-a bitartean. Dantzak, kulturak eta zuzeneko musikak sua berpiztuko dute eta Astra, Iparragirre eta Lizeoa-n egingo ditugu barrikadak. Egitaraua osoa itxoiten ditugun bitartean, ez galdu Iban Sainz Jaio-ren grafika ederra ezta argitaratu duten komunikatu-gutun intimoa ere. Itzelak zuek!

Oraingoz badakigu Vulk, Rita Payés, Elle Belga, Rüdiger, Teksuo, Labana, American Folk Singer, Tashakor, Aiama  & Aneguria, Knives, Azken Sustraiak, Feline eta Euskatalites taldeek piztuko dutela sua eta bertan egongo garela munduko itzulera ospatzeko.

Sarrerak hemen, laster agortu arte! Egitarau guztia hemen azpian.

Eskuak harri bihurtu zaizkigu, hotz eta umel. Alkar ikutzeko beldur garen hontan.
Ahotsak eztanda egingo digulakoan nago, akaso neurtzen, zaintzen, frogatzen.

Letra bat datorkit burura, R.
Azken dantza datorkit gorputzera, alkarrekin.
Su eman zenidan, kea eskeini nizun hats gisa.
Sua piztea komeni, “harria apurtu arte” esan zenidan.

R R RRRR R, Erresistentzia(k) hartuko dugu jarreratzat.
Erre dezagun guztia, su garen bitartean.
Suak argituko digu bidea, su emango diogu alkarri, eskerrak.

Izan gaitezen, zu barrikada eta ni sua.
Beroak harrapa gaitzala umelak gauden bitartean,
esku hok haragizkoak bihurtzen diren bitartean.
Indarrez gatoz, ez ahaztu.

Zu barrikada eta ni sua!
Zu barrikada eta ni sua!

Ahots ozenez nator, Martxoan alkar ikusteko gogoz.
Iparragirren, Astran edo Lizeo Antzokian alkar ikusiko garelakoan.
Gogoz itzali ditzagun desirak. Musikaz apaldu ditzagun piztiak.

Eskerrik asko Iban Sainz Jaio-ri iruditegi guztia sortzeagatik eta su honen garrak pizten laguntzeagatik.

Berri gehiago, su gehiago laister.

ZU BARRIKADA ETA NI SUA!

Tenemos las manos de piedra, frías y húmedas. Por miedo a tocarnos, por no tocarnos.
Me explota la voz, la mido, la cuido, te pruebo.

Me viene una letra a la cabeza, R. (no de Religión)
Me viene el último baile al cuerpo, contigo.
Me diste fuego y yo te regalé humo cual suspiro.
Conviene encender fuego “hasta que rompa la piedra” me dijiste.

R R RRRR R, R de Resistencia, la tomaremos como actitud.
Quemémoslo todo, mientras seamos fuego. Propongo ser fuego, somos fuego.
El fuego nos ilumina el camino, podemos darnos fuego mientras, menos mal.
Seamos, tú barricada y yo fuego.
Qué nos pille la hoguera mientras estemos húmedas, mientras estas manos se conviertan en carne.

Hoguera concentrada, hoguera medida. No olvides que somos hoguera des-controlada.

¡Tú barricada y yo fuego!
¡Tú barricada y yo fuego!

En voz alta espero verte en Marzo.
En Iparragirre, Astra o en el Liceo.
Apaguemos nuestros deseos con ganas.
Tranquilicemos nuestras bestias con música.

Eskerrik asko a Iban Sainz Jaio, por crear todo el imaginario y ayudarnos a encender la llama.

Pronto más, pronto más fuego.

¡TU BARRICADA Y YO FUEGO!

 

 

Visitas
609
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios