NOTICIAS

'Sormenari zor' diogulako badator VII. Loraldia euskal kultura aldarrikatzera martxoan

·
Gaur goizean aurkeztu da Loraldia Festibala-ren zazpigarren edizioa, martxoaren 9tik 28ra bitartean. 'Sormenari zor' lemapean, Xabier Lete, Joseba Sarrionandia eta Agustin Xaho bezalako euskal erreferenteak izango ditu gogoan; Olatz Salvador, Idoia Asurmendi eta beste emakume gazteei ahotsa emango die eta Zetak taldearen kontzertua eskeiniko du, besteak beste. Izan ere, festibala indarberritua dator garai aldrebes hauetan, eta sormenaren lorapenari eskainiko dio plaza. Begiratu egitaraua!

Gaur goizean aurkeztu da Loraldia Festibala-ren zazpigarren edizioa, martxoaren 9tik 28ra bitartean. Sormenari zor lemapean, Loraldia Kultur Elkarteak onlineko aurkezpena egin du. Aurkezpen honen bideoa ikusgai izango da haren webgune eta YouTube-ko kanalean.

Loraldia-ko zazpigarren edizioak euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan, hala nola: Xabier Lete, Joseba Sarrionandia eta Agustin Xaho. Horrez gain, aurtengo edizioak ahotsa emango die sortzaile gazte askori, baita hainbat emakumeri ere: Idoia Azurmendi, Olatz Salvador, Ainhoa Urgoitia, Garazi Etxaburu

Hori dena gutxi balitz, Gaztea sarietan arrakasta izugarria izan duen Zetak musika taldea datorkigu gurera, eta diziplina ugari uztartuko ditu festibalak: dantza eta bertsoa, txalaparta eta klakea…Aurtengo edizioak, gainera, berritasun batzuk ditu: kabareta, rol jokoak, autogida… Izan ere, Loraldia indarberritua dator garai aldrebes hauetan, eta sormenari eskainiko dio plaza.

Egitarau osoa hemen, artikuluaren amaieran dagoen argazkian eta pdf formatuan, testua gaztelaniaz bideoaren azpian.

Esta mañana se ha presentado la séptima edición del Loraldia Festibala. Bajo el lema Sormenari zor, Loraldia Kultur Elkartea ha realizado una presentación online. El vídeo de presentación se puede ver en su página web y el canal de YouTube.

La séptima edición del festival Loraldia recordará a algunos referentes de la cultura vasca como: Xabier Lete, Joseba Sarrionandia y Agustín Xaho. Además, la edición de este año dará voz a muchos jóvenes creadores, así como a varias mujeres: Idoia Azurmendi, Olatz Salvador, Ainhoa Urgoitia, Garazi Etxaburu

Por si esto fuera poco, podremos disfrutar del grupo de música Zetak, que ha tenido un enorme éxito en los premios Gaztea. El festival también combinará varias disciplinas: danza y bertsolaritza, txalaparta y claqué… La edición de este año cuenta, además, con algunas novedades: el cabaret, los juegos de rol, una propuesta artística en formato de audioguía… Y es que Loraldia llega muy reforzada en estos tiempos tan reñidos.

Programa completo aquí, debajo del vídeo en formato fotografía para que te la guardes y no te pierdas nada y aquí en formato pdf extendido.

Visitas
153
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios