NOTICIAS

Axut konpainiak 'Amua' komedia sentimental politiko berria aurkezten du

·
Nork ez du inoiz maitasunaren 'Amua' irentsi? Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Axut-en azken antzezlanak Ximun eta Manex Fuchs anaiak eta Maite Larburu ditu oholtzaren gainean. Ez galdu Euskal Herrian zehar hasi duten bira eta gora euskarazko antzerkia!

Manex eta Ximun Fuchs anaiak dira Axut!-en antzezlan berri honen protagonistak, Maite Larburu musikariarekin batera eta Ximun beraren zuzendaritzapean.

Nork ez du inoiz maitasunaren Amua irentsi? Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu.

Adi biraren datak guztiei!

 

Lan taldea.

Zuzendaritza: Ximun Fuchs

Koreografia: Philippe Ducou

Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs

Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs

Musika: Maite Larburu

Eszenografia eta jantziak: Fran Dussourd

Argiztapen diseinua eta teknika: Aitz Amilibia

Soinu diseinua: Philippe Barandiaran

 

AMUA –  Datozen emanaldiak

IRAILA

Irailak 20        Aulesti – Frontoia / Aulestiko Topaketak    21.00

Irailak 25        Donapaule – St Louis Gela             18.30

Irailak 29          Iruñea – NAE                     19.00


URRIA

Urriak 1-2 -3          Donostia – Gazteszena Egia K.E.        20.00 (10€/15€ kontzertuarekin)

Urriak 5-6         Bilbo – Arriaga Antzokia            19.00

Urriak 10        Donibane Lohizune – Harriet Baita         17.00

Urriak 16         Berriz – Kultur Etxea                19.00

Urriak 22         Zarautz – Modelo Aretoa            20.00

Urriak 24        Hondarribia – Itxas Etxea Auditorium         19.00

Urriak 29         Azpeitiako Topaketak – Soreasu Antzokia    19.30 

Urriak 30         Barakaldo Antzokia                19.00

Urriak 31        Lesaka – Harriondoa K.E.            19.00


AZAROA

Azaroak 4-5        Hendaia – Mendizola                20.30

Azaroak 10         Larresoro – Herriko Sala

Azaroak 12         Usurbil – Sutegi aretoa               

Azaroak 14         Lezo – Gezala Auditorium            19.00

Azaroak 19         Zumaia – Aita Mari Antzokia            19.00

Azaroak 20         Hiriburu – La Perle Antzokia            20.30

Azaroak 28         Aloze (Xiberua)


ABENDUA

Abenduak 03        Elorrio – Arriola Antzokia            19.00

Abenduak 04         Aiherra – Herriko Sala

Abenduak 11        Markina-Xemein – Markarte Jaialdia     

 

            

Visitas
175
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios