NOTICIAS

El movimiento feminista llama a calentar las calles: Convocatorias manifestaciones 8M - Euskal Herria

·
Las calles de las diferentes capitales vascas se llenarán reivindicando bajo el lema "Fuego al sistema que nos oprime" hoy martes 8 de marzo debido al Día Internacional de la Mujer. Se han organizado varias marchas que han sido convocadas por el Movimiento Feminista de Euskal Herria. Aqui te dejamos varias de las convocatorias. Nos vemos en las calles

Las calles de las diferentes capitales vascas se llenarán reivindicando bajo el lema "Fuego al sistema que nos oprime" hoy martes 8 de marzo debido al Día Internacional de la Mujer. Se han organizado varias marchas que han sido convocadas por el Movimiento Feminista de Euskal Herria.

En concreto, el Movimiento Feminista de Euskal Herria ha convocado para hoy marchas en las capitales. A través de este mapa encuentra tu convocatoria más cercana

BAIONA → 18:00 Merkatu plazan.
DONOSTIA → 18:30 dese el túnel del Antiguo.
GASTEIZ → 19:00 desde la plaza de San Antolín.

BILBO → 19:30 en la plaza de Sagrado Corazón.
IRUÑEA → 20:00 Antoniuttitik.

 

ZAINTZEN PARADISU ARTIFIZIALAK ERRETZEN 

Zaintza sistema publiko eta komunitarioa orain!

Zaintzak oinarrizko lanak dira bizitza sostengatzeko. Zaintza-kateek eusten dute gure familia, gure komunitate hurbila, gure jendartea; etxeko-andretik hasi eta familia medikura, aitonaren zaintzailetik zahar etxeetako garbitzailera. Zaintza horiek, ordea, lan-banaketan desoreka handia bizi dute, eta gaur egungo egoeran duintasun ezaren muturreraino iritsi dira. Are, argi geratu da, elkarren jarraian jarritako domino fitxen antzera, zaintzailea jausten denean, bere aurreko guztiak erortzen direla lurrera.

Emakumeon* zaintza lan ez-ordainduan oinarritzen da sistema kapitalista, baina orain zaintza-lan ordainduetan baldintzak eta eskubideak murrizten ari dira, eta aldi beran familia-zaintza heteronormatiboa sustatzen, supremazismo zuria iraunarazten eta eredu elitista eta pribatua indartzen du.

Agerikoa da, beraz, zaintza-lanak bazterreko eginbeharrak izateaz gain, familia nuklearraren mugetara murrizten direla eta gero eta merkantilizatuago daudela. Emakumeok hartzen ditugu gure gain inolako aitortza gabe etxeko zaintza lanak, ardurak eta kudeaketak, askotan jardunaldi bikoitzera kondenatuz.

Sortzen den enplegu pribatua erabat prekarioa da, lan-baldintza zalantzagarriak eta ziurtasunik eza. Lan honen gehiengoa emakume migratu eta arrazializatuek egiten dute.

Zaintza sistema publikoan ere, lan feminizatua da zaintzena, garbiketarena, artatzearena. Sistema publikoa desmantelatzen ari dira, eta pribatizaziorako bidea irekitzen, zaintza merkantilizatzeko aukerak biderkatuz. Horrek langile publikoen egoera kaskartzeaz gain, indibidualismorako joera, klase arrakala eta komunitatearen galera sortzen du.

Arazoa sistemikoa da eta beraz, argi dago: zaintzen ulerkera eta eredua aldatzeak, egungo antolaketa soziala transformatzea dakar. Komunitatea erdigunean jarrita, burujabetzarako ezinbesteko euskarria dira zaintzak: eraldaketa sozialerako palanka dira, potentzial politiko handia duen eremua.

Zaintzak ezinbestekoak dira gure gorputzak eta komunitateak burujabeak izan daitezen. Hau da, bizitza, ongizatea eta osasuna  mantendu eta kudeatua ahal izateko. Horregatik, zaintzaren ardurak kolektiboa behar du izan, soilik ongi jositako sare batek eusten ahal diolako kapitalismoaren oldarraldiei. 

Zaintza lanak demokratizatu behar ditugu: Ezinbestekoa eta premiazkoa da zaintza-politiken logikan pentsatzea, euskal zaintza sistema publiko komunitario batean. Eragile guztien zaintzarekiko erantzukizuna konpartitua izango den espazioak sortu behar ditugu. Zaintza eskubidea, eskubide unibertsal gisa onartzea behar dugu. Jasotako zaintzak, bakoitzaren familia edota egoera ekonomikoaren araberakoak izan gabe.

Zaintza lanak aitortu eta birbanatu nahi ditugu, zaintza eredu publiko eta komunitario bat garatu baina arnas luzeko prozesu horretan, alternatibak proposatzen, agenda komuna eraikitzen eta gatazkak azaleratzen jarraitu behar du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. 

Gure herrian osasun sistema perfektu eta mugiezin bat dugula sinestarazi digute, baina lehenengo lurrikaran erori da behera; horregatik ozen diogu, paradisuak erretzeko unea heldu da. Mobilizatzeko unea da, kaleak hartzekoa eta erantzuleei interpelazio zuzena egiteko momentua. Mugimendu Feminista antolatu bat behar dugu zaintzarako eskubide kolektibo bat egia bihurtuko duen sistema bat eraikitzeko aliantza zabalen bitartez: akordio sozial berri bat lortu behar dugu.

Kaleak hartzera goaz, eztanda antolatzera!
Gora borroka feminista!

2022ko Martxoaren 8a,
Euskal Herriko Bilgune Feminista

 

 

Image

Visitas
474
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios