ARTEDRAMA & AXUT! & DEJABÚ: "Zaldi Urdina"

24 de Octubre de 2019. Gazteszena. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 20:00h. 10€

Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela, Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabú Panpin Laborategia eta elkarrekin sortu zituzten Errautsak, Hamlet edo Francoren bilobari gutuna antzezlanak. Batasun honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio.

Aurten, Zaldi Urdina aurkeztuko dute eta Urrian Donostian hasiko dira. Festa tekno batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren, Aingeru izena duen 17 urteko mutila desagertu egin da. Heroina urdina izeneko droga hartzearen ondorioz hil denez gero, polizia Aingeruren bila dabil, droga-saltzailea delakoan.

Amets, 22 urteko gaztetxeko neska bihurria eta bizimodu osasuntsua duena, Aingeruren arreba da. Honek amona Karmen eta udaltzain izandako Simonekin batera ikertzeko erabakia hartuko du. Poliziak baino lehen aurkitu eta abokatu ona lortu nahi du nebarentzat, baina astebeteko epea baino ez dute, Aingeruk 18 urte bete aurretik.

Sarrerak!!

Visitas
990
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios