Baratza Aretoa-k antolaturiko Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia maiatzaren 14 eta 16 bitarteko asteburuan gauzatuko da, Baratzan bertan zein Oihaneder Euskararen Etxea-n eta Legution. Egun bakoitzerako sarrerak hementxe! Antolatu duten programa itzelaren barruan, Benetan be-ren Porno vs. Afrodita pieza izango dugu ikusgai eta ikusgarri (maiatzak 14, ostiralean).
Hurrengo egunean, maiatzak 15 larunbata, Oihaneder-en Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik topaketak aberastuko gaitu eta Baratza Aretoa-n antzerki dokumentalaren txanda izango da Jone Bengoa-ren Kabia eta Jon Ander Urresti-ren Tribiz baserri galdue antzezlan ederrekin. Eta jaialdia merezi duen eran agurtzeko, domekan irakurraldi esperimentala egongo da Itxiar Rozas & Ibon RG-ren eskutik eta Muskulo taldeak zuzeneko musikaren zurrunbiloan irauliko gaitu. Gora zuek!!!!!!
Sarrerak hemen eta egitarau osoa azpian.